Albisteak
MARTXOAREN 8AN, UDALEKO 7 EMAKUME ZINEGOTZIOK SINATURIKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
2018-03-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Zer gertatzen da emakumeek ez badute zaintzen, ez kontsumitzen, ez lan egiten, ezta parte hartzen ere?
2018KO MARTXOAREN 8AN, LASARTE-ORIAKO UDALEKO 7 EMAKUME ZINEGOTZIOK SORTU ETA SINATURIKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, LASARTE-ORIAKO UDALARI ZUZENDUA.
Hausnarketa horrexek eraginda, iaz mugimendu feministak emakumeen nazioarteko grebadeialdi bat egitea erabaki zuen, non eta 70 herrialdetan baino gehiagotan; aurten, 2018an, “Emakumeok planto. Nosotras paramos” leloaren pean errepikatuko da. Grebaren xedea da emakumeen lanak gure gizartean duen inpaktua ikusaraztea eta lan hori aintzat har dadila eskatzea.
Gure gizartearen ongizatea ezinezkoa litzateke bizitzari eusteko ezinbesteko jarduerak egingo ez balira, hala nola, pertsonak zaindu (haurrak, adinekoak, mendekoak…) edo etxeko lanak egin. Lan horietako gehienek ez dute ordainsaririk, eta batez ere emakumeek egiten dituzte. Emakumeen ekarpenik gabe, gizartea egingo litzateke.
Emakumeen lanaren zatirik handiena ez da ikusten eta ez da kontabilizatzen. Horrek esan nahi du etxeetan ekoitzitako ondasunen eta aberastasunaren balioa gutxietsi egiten dela. Gainera, nagusiki emakumeek egiten dituzten zeregin hauen orduak eta ekarpen ekonomikoa ukatu eta ikusezin bihurtzen dira, eta zer egin horiek zaintza, osasun, giza eta babes arloari egiten dioten aurrezpen sozial handia ere ikusezin bihurtzen da.
Lan - merkatuaren barruan eta kanpoan eskainitako orduak kontuan izanez gero, emakumeek gure gizarteko lanaren %56 egiten dute, baina baita ordainsaririk gabeko lanaren %74 ere. Gainera, feminizatutako lan asko, batez ere, emakumeek egiten dituzten lan asko, enplegu prekarizatukoak dira edo lan merkatuko ezkutuko ekonomiakoak. Sektore horretan, gainera, migratutako emakume ugari enplegatzen dira. eta beroriek jatorrizko inguruneetan beren haurrak beste emakume batzuen zaintzapean utzi behar izan dituzte; hala, zaintza – kate globalak sortzen dira.
Eta egiten dituzten zereginez harantzagoko kontua da; izan ere, emakumeek zaintzan eta etxeko lanetan igarotzen duten denboraren ondorioz, gizonek denbora gehiago dute beren karrera profesionala eta lan-munduko karrera garatzeko, edo aisialdiko edozein jarduera sozial egiteko, emakumeek jarduera horietan sartzeko zailtasunak izaten dituzte.
Denboraren erabilera desberdin hau traba handia da berdintasuna lortzeko, eta gizon eta emakumeei buruzko estereotipoak betikotzeaz gain, generoaren ondoriozko erantzukizuna uztartzeko egiturazko oztopo ere bada, besteak beste.
Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da gizarteak aitortzea zaintza lana ezinbestekoa dela bizitzaren iraunkortasunerako; zaintzen inguruko jendarte mailako antolakuntza berri bat babestu beharra dago zeregin hori beste modu batera hornitzeko, gizonen erantzunkidetasuna sustatu beharra dago, gizartea antolatzeko modu honen ondorioz erabakimen - eta botereguneetan emakumeen talentuaren galera dagoela ikusarazi behar da, antolakuntza – eta enpresa-kultura berdintasunarekin lerrokatu behar dira, eta bizitza pertsonalaren eta laneko bizitzaren kontziliazioa sustatuko duten zerbitzu publikoak indartu behar dira.
Egoera honetaz OHARTZEN DENEZ, Lasarte -Oriako udala ondorengo puntuak hitzartzen ditu:
1.-Genero ikuspegia txertatuko dugula udaleko edonolako politikaren diseinura, Hirigintzatik hasi eta Zerbitzu Sozialetara, Kulturatik Sozioekonomiara… Honela, diru publikoz finantzatutako edozein ekintzak berdintasunaren alde lerroka dadin. Honela, udalak sentsibilizazio eta trebakuntza-programak barne hartuko dituela, zaintzan eta etxeko lanetan gizonen erantzunkidetasuna sustatzeko eta erabakitzeko guneak emakumeekin partekatzeko.
2.-Udalaren praktika politikoa eraldatu behar dugu, hainbeste min eragiten digun patriarkatua desagertzen joan dadin, emakumeak udalean egiten duten lana bai politikoa edota baita funtzionala ere ikusgarria izan dadin. Zentzu honetan, garrantzitsua da hizkuntza inklusiboak tabuak haustea eta honela, balioen transmisioa azpimarratzea, berdintasunezko gizartea lortzeko kultura-aldaketak susta daitezen.
3.-Emakumeari ikusgarritasuna emateko eta aukera berdintasuna bultzatu eta sortzeko helburuarekin, emakumeak ardura politikora berdintasunez irits daitezela sustatu eta bultzatu behar dugu. Honela, alderdi politikoek datozen udal hauteskundeetarako zerrenda parekideak eta kremailera zerrendak (emakume eta gizonen kokapena tartekatzea) osatzeko konpromisoa hartzen dugu. Helburua, gizon eta emakumeei herriko arduretara modu parekidean eta berdintasunean sartzea bermatuko diegu.
4.-Lasarte-Oriako udalak martxoaren 8ko Greba Feminista sostengatu eta babestera konprometitzen da, Korporazio honetan greba egitea erraztuz, emakumeek lan munduan bizi duten diskriminazioa eta gainerako esparruetan pairatzen duten berdintasun ezaren aurrean, greba kontzientziazio eta errebindikazio neurri gisa aldarrikatzen dugu.
5.-Lasarte-Oriako udalak emakume lasarteoriatarrei planto feministarekin bat egitera dei egiten diegu, zaintza eta kontsumo greban parte hartzera eta baita martxoaren 8ko egunarekin batera mugimendu feministak antolatzen dituen mobilizazioetan partehartzera ere. Bestelako gizarte eragileek, martxoaren 8aren harira, antolatzen dituzten ekintzetan parte hartzera ere gonbidatzen diegu.
6.-Lasarte-Oriako udala udaletxeko balkoian amantala zintzilikatzera eta eraikina kolore morez argiztatzera konprometitzen da, emakumeen borrokari babesa adierazteko.