Albisteak

Martin Berasategi Sariaren pintxo dastaketa

2016-11-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaur, bulego munizipaletan, tabernek aurkeztutako pintxoak dastatu ditu Martin Berasategik, Aterpeak antolatutako Pintxoaren ibilbideko Martin Berasategi sarira aurkeztu direnak, hain zuzen ere. Amaitzerakoan Martín Berasategik landutako pintxoen kalitate altua nabarmendu zuen.

Bi sari izango dira lehiaketan. Bata, Martin Berasategik emango duena, sinatutako txaketa bat. Bestea, herritarrena, sariaren koadro oroigarri bat. Bigarren hori, ibilbidean parte hartuz establezimendu guztietako pintxoak dastatu dituzten herritarrek emango dute.

Pintxoaren IV. Ibilbidea azaroaren 25ean, ostiralean, garatuko da (19:00etatik 21:00etara); azaroaren 26an, larunbatean (eguerdian eta 19:00etatik 21:00etara); eta 27an, igandearekin (eguerdian). Ibilbide horretan pintxo berezi bat dastatu ahal izango da, 2 euroan, kontsumizioa aparte. Zortzi tabernak hartuko dute parte aurten: Arkupe, Buenetxea, Izurde, Yolanda, Goiegi Jatetxea, Lavie, Lasarte eta Viña del Mar.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna