Albisteak

Maiatzeko agenda kulturala

2016-04-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zinema, erakusketak, musika, antzerkia eta dantza, programazio osatu bat maiatzerako. Hilabete honetan, “Julieta” filmarekin amaituko da zinema-denboraldia. Dantzari Eguna, ekitaldi nabarmenen artean.

 

Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta arloko teknikariek aurkeztu dute maiatzerako programazio kulturala. Zaballosek nabarmendu du hilabete honetan era askotako ekitaldiak eskainiko dizkiela Lasarte-Oriako Udalak herritarrei.

 

Hilaren 28a eta 29a dantzarako egunak izango dira. Okendo Plazan II. Dantzari Eguna eta XXVIII. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dira Erketzen eskutik. Bestalde, hilaren 14an Ttakunek “Berritsuketan bertsotan” eskainiko du, bertso-saio berezi bat.

 

Nabarmentzeko beste ekitaldi bat “Akorde-Kon-Fussion” espektakuluaren estreinaldi “mundiala” izango da hilaren 21ean: umorezko eta musikazko muntaketa bat, Su-Berri akordeoi-orkestrak eta Tutik Clown pailazo-taldeak prestatua.

 

Maiatzaren 6an Imanol Etxabek “La mano del destino” liburu autoeditatua aurkeztuko du Kulturetxean.

 

Maiatzaren 21ean, Antonio Mercero gunean, Energiaren Astea jarriko da martxan, Udalak Zubi-Gunerekin elkarlanean antolatua.

 

Beste bi erakusketaz gozatu ahalko dugu Antonio Mercero gunean: hilaren 9tik 14ra, Argia aldizkariak “Trantsizioak” erakusketa jarriko du, bere artxiboko argazki-sail bat. Maiatzaren 30ean J.M. Mongeren ikasleen pintura-erakusketa bat inauguratuko da.

 

Hilaren 6an, 22:00etan, Kulturetxeak Ttantaka taldearen “El Florido Pensil -Neskak” antzezlana eskainiko du, Espainiako gerraondoko garaian emakumeei ematen zitzaien hezkuntza nazional-katolizistaren ikuspegi bat.

 

Danok Kidek, musika-topaketen barruan, flauta, fagot eta pianoko hirukotearen kontzertu bat proposatzen digu Brigitarren komentuan, Rosat, Ruti eta Telentirekin. Balioetan hezteari buruzko XIII. jardunaldiek hiru hitzaldi eramango dituzte Kulturetxera: Hilaren 9an “Sufrimendua ulertzea” hitzaldia, 10ean “Sufrimendua lantzea” eta 11n “Sufrimendua sakontzea”. Denak 19:30ean.

 

Hilabete honetan, haurrentzako zinemak “Iparraldeko Norman” ekarriko du maiatzaren 1ean, euskaraz. Hilaren 8an “El niño y la bestia” proiektatuko da, eta 15ean “El Libro de la Selva” 3Dn.

 

Helduentzako zinemak maiatzaren 1ean “Brooklyn” eskainiko du, eta 8an “Kiki, el amor se hace”. Hilaren 15ean Pedro Almdóvarren “Julieta” filmaren txanda izango da, zinema-denboraldia itxiz.

 

Okendo zineforumak ere “Julieta” proposatzen digu hilaren 13an. Eta Bertsio Digitalean, Nueva Yorkeko Avery Fisher Halletik, hilaren 7an “La Dolce Vita” ikusi ahalko dugu, italiar zinemako zinemaren errepaso bat.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna