Albisteak

Maiatzaren 16an perkusio eztanda Lasarte-Orian

2015-05-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Hirugarren urtez jarraian, maiatzaren 16an Euskal Herriko Batukaden Topaketa ospatuko dugu Lasarte-Orian. 9 batukada taldek parte hartuko dute bertan, eta aurtengoan lehen aldiz banakako izen-emateren bitartez izen emandako pertsonek baita ere , 170tik gora batukada jole guztira. Ekintzaz beterik dator aurtengo programa.

 

Goizeko 10.30etan parte hartzaileei eskainitako ikastaroak hasiko dira: Txalaparta, Dantza Afrikarrak, Bodypercussion eta Rezibatukada.

11.30tan haurrentzako tailerrei hasiera emango zaie eta bertan ikasitakoarekin

12.45etan saio txiki bat eskainiko dute.

13.00etan txilibitu eztandarekin parte hartzaile guztiak bildu eta 13.10etan DO TA KE txarangarekin batera poteoa egingo da.

 

14.30etan bazkari herrikoia egingo da

16.30etan batukada joleek ikastaroetan prestatutako erakustaldiak eskainiko dituzte.

17.30etan hasiko da eztanda handiena, Lasarte-Oriako erdiguneko kaleetan zehar “Sanbodromoa” izeneko kalejira ospatuz.

 

18:30etan batukada taldeen emanaldi nagusia izango da Okendo Plazan. Emanaldia amaitzeko,

20.00etan, batukada jole guztiek elkarrekin Euskal Herriko Batukaden Topaketaren erritmoa joko dute elkarrekin.

 

Festa bukatu ez dadin, eta baten bat dantza gogoz geratzen bada, Skakeitan taldearen kontzertua izango da 22.30etan.

 

Batera emanda, a ze eztanda!

www.batukadentopaketa.eus

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna