Albisteak
Luminarien aldaketa Kale Nagusian
2016-10-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak 49.610 euro destinatuko ditu Kale Nagusirako luminaria berriak erosteko, Tajamarko biribilgunetik hasi eta Ola Kalearekin bat egiten duen gunera bitartean.
Udaleko zerbitzuak egun hauetan luminariak aldatzen ari dira lehen esandako tarte horretan. Farola berriek, kontsumo apalekoak izateaz gain, argiztapen gutxiegiaren arazoa konponduko dute pertsonen nahiz ibilgailuen zirkulazio handiko eremu horretan. Luminarien horniduraren adjudikatarioa Lasarte-Oriako Setalde enpresa da.
Gerora, Udalak beste lizitazio bat egingo du, Kale Nagusiaren gainerakoan jarduteko eta udalerriko zenbait “puntu beltzetan” argiztapenaren arazoa konpontzeko.