Albisteak
Lore eta Landareen VI. Azoka
2018-04-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Larunbat 21an, 10:00etatik 14:00etara, Lasarte-Oriako Lore eta Landareen VI. Azoka egingo da Okendo Plazan. Aukera on bat gure balkoiak, terrazak eta lorategiak berritzeko.
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek aurkeztu du azoka honen edizio berria. Aurten, azokak 15 erakusketari izango ditu, landare-munduarekin zerikusia duten produktu guztiz bariatuak eskainiko dizkigutenak.
Aurkezpenean presente izan dira Nuria Fernández arloko zinegotzia eta Ainhoa Amundarain Behemendi elkarteakoa, eta gure landare-hazleek eta artisauek landare eta loreen arloan eskain diezazkiguketen produktuen aberastasuna eta barietatea azpimarratu dituzte.
Barruko nahiz kanpoko landareak bezala banbuzko baseetan enkapsulatutako lore lehortuak, erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako hazi eta belarrak, kosmetikako produktuak... Aukeren lista luze bat, erakusten duena gure ekoizleek balio handia dutela eta gai direla produktu-aukera zabal bat eskaintzeko, beren ekimenari, irudimenari eta trebetasunari esker.
Okendo Plaza kolorez eta aromaz beteko duen azoka honetan parte hartzera animatu zituen Jesus Zaballosek herritar guztiak.
Amundarainek nabarmendu zuten aurten azokan 15 produktorek eta artisauk hartuko dutela parte, beren produktuak eskaintzera animatuta.
-
Viveros El Montañés: landare aromatikoak eta apaingarriak.
-
Zunoyar Lorategia: barruko landarea, ornamentuzkoa eta bildumakoa.
-
Islaya suculentas: kaktus eta landare lehorrak
-
Ortuberri: Baratzerako eta loretarako landareen produkzioa eta salmenta.
-
Urtinea: barruko landarea, ornamentuzkoa eta sasoian sasoikoa.
-
Arizkurengo Tienduka: kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
-
Lore Prentsatua: lore prentsatua, lore lehortuekin egindako koadroak
-
Lasarte-Oriako Semillas Ecológicas: erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako haziak eta belarrak.
-
Oiaralda s.l : sendabelarrak lehorrak eta ontziratuak
-
Sojo Natura: kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
-
Sara Letamendia: kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
-
Aramburu Mintegia : Sasoiko landarea eta zuhaixka apaingarria.
- Loraldi: Landare Sasoiko eta apaingarriak.
- Amis Flower Truck: Loreen salmenta furgoneta klasikoan.
-
Tissus Artisautza: banbuzko, eukaliptozko eta abarrezko baseetan enkapsulatutako lore lehorra.
Azokak bi tailer ere izango ditu, deKolore enpresak txikienentzat antolatuak. Haurrentzako lehen tailerra landaketakoa izango da, non haurrek beren lehenbiziko landarea landatu ahalko baitute lorontzi batean, gero etxera eramateko eta zaintzeko. Helburua da haurrek landareak aldatzen ikastea eta landare-munduarekin trebatzea.
Bigarren tailerra, lore prentsatuena, haurrak naturako materialekin eskulanak egiten zaletzera zuzendua dago, hartara haienganako interesa eta jakin-mina erna dakien. Horretarako, orri-markagailuaren formako kartulina bat dekoratuko dute hosto eta lore prentsatuekin, gero etxera eraman ahalko dutena.
Horrez gain, plazan haurrentzako zurezko jolasak ere izango dira, Behemendik utziak, festa-giroa areagotzeko.