Albisteak
Lore eta Landareen IV. Azoka
2016-04-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Larunbat 16an Lasarte-Oriako Lore eta Landareen IV. Azoka egingo da Okendo Plazan. Aukera on bat gure balkoiak, terrazak eta lorategiak berritzeko.
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek aurkeztu du azoka honen edizio berria. Aurten, azokak 15 erakusketari izango ditu, landare-munduarekin zerikusia duten produktu guztiz bariatuak eskainiko dizkigutenak.
Aurkezpenean presente izan dira Beatriz Juez arloko zinegotzia, Behemendi elkartea eta deKolore elkartea, eta gure landare-hazleek eta artisauek landare eta loreen arloan eskain diezazkiguketen produktuen aberastasuna eta barietatea azpimarratu dituzte.
Barruko nahiz kanpoko landareak bezala tornuan landutako zura, lore eta landareekin egindako bitxiak eta imitaziozko bitxiak, lore lehortuen koadroak, hazi eta belar sendagarriak eta sukaldaritzakoak, kosmetikako produktuak... Aukeren lista luze bat, erakusten duena gure ekoizleek balio handia dutela eta gai direla produktu-aukera zabal bat eskaintzeko, beren ekimenari, irudimenari eta iaiotasunari esker.
Okendo Plaza kolorez eta aromaz beteko duen azoka honetan parte hartzera animatu zituen Zaballosek herritar guztiak.
Behemendi eta deKolore elkarteetako ordezkariek nabarmendu zuten aurten azokan 15 produktorek eta artisauk hartuko dutela parte, beren produktuak eskaintzera animatuta.
- Viveros El Montañés: landare aromatikoak eta apaingarriak.
- Flores Ganchillo: lorezko motiboekin eskuz egindako imitaziozko bitxiak.
- Kokedamas y más: kokedamak
- Aritzkurengo Tienduka: kosmetikako eta medizina naturaleko artisau-produktuak.
- Semillas Ecológicas: medikuntzan eta sukaldaritzan erabiltzeko haziak eta belarrak.
- Lore Prentsatua: lore prentsatua, lore lehortuekin egindako koadroak.
- Ojarasca:hosto eta lore naturalekin egindako bitxiak.
- Xaboi naturalak: laborantza propioko landare aromatikoekin egindako xaboi naturalak.
- Maderarte: tornuan landutako zura
- Gure lurrak: sendabelarrak.
- Viveros Landarbaso: sasoiko landarea eta ornamentuzkoa.
- Zunoyar Lorategia: barruko landarea, ornamentuzkoa eta bildumakoa.
- Islaya suculentas: kaktus eta landare koipetsuak.
- Etxerre Loratokia: lore-artisautza
- Atxola: aromatikoak, sukaldaritzako eta medikuntzako landare ekologikoak.
Azokan deKolorek txikienentzat antolatutako bi tailer ere izango dira, non haurrek beren lehenbiziko landarea landatu ahalko baitute loreontzi batean eta gero etxera eraman, han zaintzeko. Helburua da haurrek landareak aldatzen ikastea eta landare-munduarekin trebatzea. Horretarako, lehenik eta behin loreontzi kolorezko pegatinekin dekoratuko dute, eta, ondoren, landaren bat loreontzi horretara nola birlandatu irakatsiko zaie.
Bigarren tailerra haurrak naturako materialekin eskulanak egiten zaletzera zuzendua dago, hartara haienganako interesa eta jakin-mina erna dakien. Horretarako, orri-markagailu baten formako kartulina bat dekoratuko dute hosto eta lore prentsatuekin, eta gero etxera eraman ahalko dute.