Albisteak
Lizitazioan da herriaren parte handi bat asfaltatzeko kanpaina
2018-08-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oria asfaltatzeko kanpaina berria martxan da. Abiatu da garrantzizko kontratazio honen lizitazioa, gure herriko bide publikoen parte handi batean asfaltoa berrituko duena.
Lizitazioko prezioa 1.537.390 eurokoa da, eta asfaltatu beharreko bideen zerrenda planteatzen du. Gainera, eskaintza hobetzeko aukera sartu da, beste zona batzuk asfaltatzeko m²-en poltsa baten bitartez. Udalak erabakiko luke etorkizunean zer asfaltatu, beharren arabera. Lanak burutzeko epea 103 egunekoa da.
Horrez gain, lasarteoriatarrentzako molestiak gutxitzeko obligazioa ezartzen zaio kontratistari, errei bat beti zirkulatzeko moduan utzi beharko baitu hori posible den guztietan, eta halaber ezartzen zaio zenbait bide publiko gaueko orduetan egin beharko dituela, Lasarte-Oriarentzat edo auzo jakin batzuentzat zirkulazioan duten zentraltasunagatik.
Hauek dira asfaltatuko diren bideak:
-
ZELAIALDE-ITURRIGOXO 76.436€
- TXARTEL 86.951€
-
ARRANBIDE 88.787€
-
BLAS DE LEZO 65.230€
-
DONOSTIA ETORBIDEA 46.382€
-
ANTXOTA 28.280€
-
BURUNTZA 37.746
-
ZIRKUITU IB.-ORIA ET. 231.653€
-
GOIEGI 60.689€
-
ATSOBAKAR-ASTEASUAIN 336.050€
-
ANTXISU 41.592€
-
SAN FRANCISCO 167.652 €
-
GOIKALE 38.651€
-
LANDABERRI 24.870€
-
AURREIKUSIGABEAK 17.359€
Kale bakoitzeko kostuez gain, kontratazioan sartu dira, egin beharreko obren ezaugarriengatik, beste kontu-sail hauek ere:
-
KALITATEAREN KONTROLA 20.523 €
-
HONDAKINEN KUDEAKETA 104.609 €
-
SEGURTASUNA / OSASUNA 63.933 €
Asfaltatzeko kanpaina berriz ere lizitaziora aterako da, aurreko lehiaketa esleitu gabe geratu baitzen enpresarik aurkeztu ez zelako. Horren arrazoia lehengaien kostuaren gehikuntza handia izan zen, petrolioaren igoeragatik. Oraingo honetan, lizitazioko prezioa merkatuaren gaur egungo egoerara doitu da.