Albisteak
Lizitazioan da Antonio Mercero Museo Birtuala diseinatzeko, egiteko eta ezartzeko zerbitzuaren kontratazioa
2018-08-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Martxan da Antonio Mercero Museo Birtuala diseinatzeko, egiteko eta ezartzeko zerbitzua kontratatzeko lizitazioa. Abuztuaren 4ko ostiralean ireki zen eskaintzak aurkezteko epea. Aurkezteko azken eguna irailaren 17a izango da.
Lizitazioko prezioa 50.000 eurokoa da, BEZa barne. Kontratuaren xedeko zerbitzuak burutzeko epea urtebetekoa ezarri da.
Kontratuaren adjudikatarioak Antonio Mercero zinemagile lasarteoriatarraren omenez Antonio Mercero Museo Birtuala deituko dugunaren webgunea diseinatzeko, egiteko eta ezartzeko zerbitzua eman beharko du.
Lasarte-Oriako Udalaren helburua da bere artxiboetan zinemagilearen bizitzari eta lanari buruz daukan material guztiaren informazioko eta zabalkundeko erreminta bat izan dadin laguntzea. Kontsulta informatizatuko gune bat izango da, eta edozein erabiltzailek online ikusi ahalko du zinemagilearen bizitzari eta lanari buruz bildutako ondare guztia.