Albisteak

Lasarte-Oriako umeen liburutegiko Txoko Morea inauguratuta

2017-11-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak umeen liburutegiko Lila Txokoa inauguratu du. Gune berri honek, berdintasuna eta indarkeria matxistaren aurkako kontzeptuak txikienen artean indartzeko balio dezaketen liburu eta ipuinak bilduko ditu.

Hainbat zinegotzi eta liburutegiko langileak lagun, alkateak azaldu du Kulturako eta Zerbitzu Sozialetako departamentuak ados jarri direla Txoko Morea antolatzeko orduan. Gune honen helburua da, berdintasunaren balioak jasotzen dituzten liburuak eta  genero-indarkeriaren aurkako umeen literatura biltzea, txikienak balore horietan hezteko. 

Alfabetikoki ordenaturiko liburu zein ipuinez  osatutako liburuxka txiki bat banatu da Lasarteoriatarron etxeetan. Adinaren arabera ordenatuta daude, gurasoek ezagutu ditzaten eta bere seme-alabei eskaintzeko aukera  izan dezaten. Bereziki orain, opariak egiteko hain data bereziak ari zaizkigunean hurbiltzen.

Kulturako zinegotzia den Maite Iglesiasek eskertu egin die liburutegian lan egiten duten pertsonei gune hau posible izan dadin egin duten esfortzuagatik. Gune hau handitzen joango da ale berriak sartzen diren heinean.

Izaskun Urdanpilleta, Lasarte-Oriako liburuzaina izan da liburutegiko bazterrak miatu dituena liburu eta ipuin egokiak atera ahal izateko.

Inaugurazioaren ondoren umeei zuzendutako ipuin-kontalaria izan da, eta  ume bakoitzari piruleta berezi bat oparituko zaio ekitaldia gogoratuz.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna