Albisteak

Lasarte-Oriako udalerriak 32 urte bete ditu

2018-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gaur dela 32 urte, 1986ko otsailaren 15ean, Brigitarren komentuko kaperan, hurrengo udal-hauteskundeetara arte udal berriaren lehen urratsak zuzenduko zituen Batzorde Kudeatzailea eratzeko udalbatzarra egin zen. Batzorde Kudeatzailea Ana Urchueguía sozialistaren lehendakaritzapean geratu zen.

Urteurren hori ospatzearen kariaz, Lasarte-Oriako bandera udaletxe zaharreko balkoian jarria egongo da egun osoan. Horrela betetzen zen lasarteoriatarren aspaldidaniko nahi bat, udalerri independente bat izatekoa. Idazkari gisa Juan de Benitok jardunez, eta Andoaingo, Hernaniko eta Urnietako segregazioen onespenaren kontu emanda, Batzorde Kudeatzaileko kide bozdunak izendatzeari ekin zitzaion. Hauexek izan ziren:

Talde bakoitzak hitza hartu ondoren, PSE-EEk hautagai bakarra aurkeztu zuen Batzorde Kudeatzaileko lehendakari izateko, eta, bozketa eginda, Ana Urchueguía atera zen hautatua Lasarte-Oriako Batzorde Kudeatzaileko lehendakari gisa.

Lasarte-Oriak, mendeetan horretan ahalegindu ondoren, horrela lortu zuen bere independentzia irrikatua.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna