Albisteak
Lasarte-Oriako Udalaren eta Aterpea Merkatari-Elkartearen arteko lankidetzarako hitzarmen markoa
2015-07-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballosek (Udalaren izenean) eta Ramon Ormazabalek (Aterpea ordezkatuz) sinatu dute hitzarmen hau, Udalak eta Aterpeak aurten aurrera eramango dituzten jarduketetarako marko gisa balioko duena.
Hitzarmenak, Merkataritza eta Ostalaritza Aktibatzeko Planaren eta Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziaren balio-aldia mantentzen dituelarik, honako konpromiso hauek inplikatzen ditu Lasarte-Oriako Udalarentzat:
-
Bazkide berriak erakartzeko elkarrekiko kanpaina, urtebetez haien kuotak finantzatzea barne hartuko duena.
-
Aterpearen protagonismoa indartzea.
-
Teknologia berrietan eta komunikazioan taldeka formatzeko plan bat prestatzea.
-
Banakako aholkularitza eskaintzea, marketineko aholkulari baten bitartez.
-
Interes lokaleko ebentuen zabalkundea sustatzea erakusleihoen bidez.
-
Aterpeak Merkataritza biziberritzen egitasmoan eta Tratu on bat markaren eta haren webgunearen promozioan aktiboki parte har dezan sustatzea.
-
Bizitza komertzialari eragiten dioten ekimen berrietan parte hartzeko proposatuko dio Aterpeari.
Aterpeak, berriz, honako hauek egingo ditu:
-
Bazkide berriak erakartzeko mailing bat.
-
Udaberriaren Eguna ospatzea.
-
Sana Anako pintxoaren kanpaina.
-
Stockaren Azoka.
-
Bezeroaren Hamabostaldia.
-
Pintxoaren Lehiaketa edo Ibilbidea.
-
Eguberrietako Kanpaina.