Albisteak

Lasarte-Oriako Udalak lau langile kontratatuko ditu

2014-03-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

“Enplegua indartzeko” Gipuzkoako foru aldundiaren programaren barruaneta duela bost hilbete egin zuen moduan orain bigarren deialdi bat burutuko du, horrela bada, herrialdeko udalerri bakoitzak bere biztanleriaren eta langabezia tasaren araberako pertsona kopuru jakin bat kontratatzeko aukera du. Modu horretan, burutuko du gure udalak egun osoko eta bost hilabeterako lau kontratazio egiteko aukera du.

 

Kontratatuko diren laginleak Udaleko dependentzietako instalakuntza, mantenu eta konponketa lanak egingo dituzte. Eta zehazki: hirugarren mailako iturgin laguntzaile bat, bigarren mailako ofiziala den errementari bat eta lehenengo mailako ofizialak izango diren bi argiketari izango dira langileak.

 

Eskaintzaren kudeaketa Lanbideren bitartez burutuko da eta eskariak lanbide.net orrialdean egiteko aukera izango da. Udaletxeak ezarririko baremazioa aplikatuko da eta aurretik aukeratuak izango diren pertsonei elkarrizketak egingo zaizkie. Izen emateko azken eguna apirilak 1 izango da.

 

Beharrezkoa baldintzak:

  1. Lanbiden izen emanda dauden pertsona langabetua izan behar da.
  2. Udaletxeak eginiko okupazio eta kategoria eskariekin bat egiten duen curriculum-a izan eta frogatzea. Egiaztatutako 2 urteko esperientzia izatea.

 

Baloratuko diren baldintzak:

  1. Lasarte-Orian erroldatuak dauden pertsonak lehentasuna izango dute.
  2. Lanbidek bidalitako curriculum-a baloratuko da, lan egoerarekin erlazionatutako (Babes ekonomiko maila eta langabezian egondako denbora), perfil pertsonalarekin (Adina, sexua, gaitasun murriztua eta Euskara) eta egokitze profesionalarekin loturiko zazpi irizpide biltzen dituen Udaletxeak ezarritako baremoarekin.
  3. Egokitasun profesionala ebaluatzeko froga profesional teoriko eta praktikoak egingo dira.
  4. Aurre-aukeraturiko pertsonei elkarrizketak egingo zaizkie, behin betiko aukeraketa egiteko.

 

Ikusi iturgin laguntzailearen baremazioa

Ikusi errementariaren baremazioa

Ikusi argiketarien baremazioa

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna