Albisteak

Lasarte-Oriako Udalak IRRIZALE izendapena jaso du

2014-02-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Ostegun eguerdian ospatu zuten Irrien Lagunak Klubak udal eta ikastetxe irrizale izendapen ekitaldia, Orona Fundazioak Hernanin duen Galarretako eraikin berrian. Hain zuzen ere IRRIZALE izendapenak irrien lagunak proeiaktua oro-har eta bereziki IRRIA aldizkariaren sustapenean bidelagun ditugun 59 Udal eta 94 ikastetxe horiei aitortza egiteko aitzakia izan zen.

 

Aurkezpenaren ondoren, udal eta ikastetxeko ordezkari bakoitzak Irriziale Oroigarri bana jaso zuten, Irrien Lagunak proiektuaren parte diren Elkar, Katxiporreta eta Berria taldeko ordezkarien eskutik, hurrenez-hurren Olatz Osa, Joxe Mari Agirretxe eta Mikel Arrieta.

 

Ekitaldian honako Udalak izan ziren ordezkatuak: Andoain, Arakaldo, Azkoitia, Arbizu, Baztan, Berriatua, Busturia, Gernika, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Leitza, Oiartzun, Ondarroa, Pasaia, Soraluze, Usurbil, Zarautz, Zerain, Zestoa, Oarsoaldea Mankomunitatea.

 

Ikastetxeen aldetik berriz, Basabauruko Ikastola eta Seaska sarekoak, Paxkal Indok ordezkatu zituen lore sorta jaso zuelarik euskararen alde egiten ari diren esfortzua eskertzeko, Amaiur ikastetxea, Donostiako Ekintza ikastola, Durangoko Kurutziaga, Errenteriako Koldo Mitxelena, Lezoko Ikastetxea, Oiartzungo Haurtzaro, Orioko Zaragueta, Pasaia-Trintxerpeko Karmengo Ama, Plaentxi eskola Publikoa eta Zeraingo Ikastetxeko ordezkariak bertaratu dira.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna