Albisteak
Lasarte-Oriako Udalak bat egiten du mendebaldeko sahararrekin
2014-02-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa
Gaur, otsailaren 27an, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 38.urteurrena betetzen da eta horregatik Udalak Sahararren auzirekin bat egin du eta Udaletxeko balkoian Saharar bandera jarri du. Bestetik, gaur arratsaldeko 19etan Okendo plazan egingo den elkarretaratzera deialdia egin nahi die herritarrei Udalak.
Otsaileko ohiko udalbatzarrean onarturiko mozioa:
Zoritxarrez, azken urtebetean aurreko beste hainbat urtetan bezela Mendebaldeko Saharako gatazkaren zenbait arlotan atzerapauso larriak gertatu dira eta kasurik hoberenean ez da aurrerapauso garrantzitsurik eman. Honen erakusgarri dugu:
- Mendebaldeko Saharako lurraldearen bi herenen okupazioa, urtetan eta urtetan luzatzen dena eta indar militarrek babesturiko 2700 km luze den minaz josiriko hesi batek bermatzen duena.
- Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen legez kanpoko ustiapena. Etenik gabe jarraitzen duena eta zenbait arlotan, arrantzaren kasuan bezela, europar batasunaren konplizitatearekin bermatzen dena.
- Mendebaldeko Saharako herritarren oinarrizko giza eskubideen etengabeko zangopilatzea. Saharar herritartasunaren aldeko aldarriak, okupazioaren inpunitatearen babespean itotzen jarraitzen dute. Urtez urte, giza eskubideen aurkako erasoen testigantzak, nazioarteko begiraleen pasibotasuna areagotzen den era berean areagotzen direlarik. Arlo honetan, gogoratu besterik ez dugu Nazio Batuen Erakundeak, munduan zehar hedaturik dituen bake misioen artean, Mendebaldeko Saharakoa dela giza eskubideen arloan eskuduntzarik ez duen misio bakarra.
Guzti honengatik, eta gehiagorengatik, 2014ko otsailak 27an ostirala, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 38. urteurrenean, Saharar jendarteari eta kausari atxikimendua adierazteko Lasarte-Oriako udalari, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren bandera udalean zintzilikatzea eskatzen du "Euskal Herriko Lagunak Mendebaldeko Saharakoekin Bat" elkarteak.