Albisteak

Lasarte-Oriako Pintxoaren V. ibilbidea

2017-11-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Abenduaren 1etik 3ra, Pintxoaren V. ibilbidea antolatuko du Aterpeak. Aurtengo sariak bi dira, herritarrena eta Epaimahi profesionala. Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eskerrak eman dizkie ibilaldian parte hartu duten ostalariei egindako lanagatik, Aterpeari antolakuntzagatik eta Ramón Roteta eta Jesús Nieto sukaldariei epaimahaiaren kide gisa  egindako lanagatik.

Udalaren eta ostalarien arteko lankidetzaren beharra azpimarratu zuen Zaballosek, beharrezkoa baita herria dinamizatzeko. Ramon Ormazabalek, Aterpearen izenean, eskerrak eman zizkien parte hartzaileei, Udalari, eta bereziki epaimahai profesionala osatzen duten Ramón Roteta eta Jesús Nieto sukaldariei.

Eskerrak eman ondoren, datuak emateari ekin zion: Pintxoaren V. Ibilbidea abenduaren 1ean, ostiralean, garatuko da (19:00etatik 21:00etara); abenduaren 2an, larunbatean (eguerdian eta 19:00etatik 21:00etara); eta 3an, igandearekin (eguerdian). Ibilbide horretan pintxo berezi bat dastatu ahal izango da, 3 euroan, kontsumizioa aparte. Hamar tabernek hartuko dute parte aurten, iaz baino bi gehiagok: Araeta Sagardotegia Arkupe, Buenetxea, Abend, Yolanda, Jalgi, Lavie, Lasarte, Txartel eta Viña del Mar.

“Herritarren Saria” sarirako, hiru egunetan zehar pintxoak dastatzera pasatzen diren pertsonak izango dira epaile. Dastaketa bakoitzaren ondoren txartel bat bete beharko dute beraien datuekin eta pintxoaren balorazioarekin, eta  dagokion kutxan sartuko dute. Parte-hartzaileen artean 200 euroko txeke bat zozketatuko da. Taberna irabazleak sariaren erakusgarri izango den koadro bat jasoko du.

“Epaimahai profesionala” saria, zeinen dastatzea Udalean egin baitzen azaroaren 23an Ramon Roteta eta Jesus Nietorekin, koadro bat jizango da.

Bi epaimahaien emaitza abenduaren 4an emango da ezagutzera, eta txekearen zozketa egun horretan egingo da.

Pintxoen kartela (aurrealdea)

Pintxoen kartela (atzealdea)

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna