Albisteak

Lasarte-Oriako Loidi parkea, orain Martin Berasategui parkea deituko da

2017-12-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Alkatearen proposamen entzun ostean, eta Martín Berasategui jaunari aitormenean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak izen-aldaketa hau onartu du: Lasarte-Oriako Loidi parkea, orain Martin Berasategui parkea deituko da

Martín Berasategui Olazábal 1960ko apirilaren 27an jaio zen, Donostian. 1979an, ostalaritzako ikasketak hasi zituen Yssingeaux-eko pastelgintza modernoko eskolan. Han nazioarteko hainbat chef ezagutu zituen, eta bera izan zen instituzio horretan inskribatutako lehen ikasle espainiarra.

21 urte zituela, 1981ean “Bodegón Alejandro” jatetxe familiarraren bridak hartu zituen, Donostiako parte zaharrean, eta hark jaso zuen bere lehenbiziko Michelin izarra 1986an.

1993an, berriz, gure herria hautatu zuen bere bizilekua kokatzeko eta bere lehen jatetxea irekitzeko, “Martín Berasategui” izeneko jatetxe ospetsua, familiaren Loidi baserria zenaren kokalekuan.

Sukaldariak hiru Michelín izar dauzka bere etxe amarenak, lehen aipatutako Lasarte-Oriako “Martín Berasategui” jatetxearenak, 1994an, 1997an eta 2002an eskuratuak; hiru izar Bartzelona hiriko Monument 5GL hotelean dagoen “Lasarte” jatetxearenak, 2007an, 2010ean eta 2017an lortuak; eta Tenerife uharteko The Ritz-Carlton Abama luxuzko hotelean dagoen “M.B” jatetxearen biak, 2010ean eta 2014an jasoak.

Martín Berasategui, beraz, espainiar merkatuan Michelín izar gehien dituen chefa da; zortzi izar, eta zortziak Espainian. Joan den azaroan Tenerifen aurkeztu berri den España y Portugal 2018 Michelín gidak berriro baieztatu du Martín Berasateguiren lorpen hori eta sukaldaritzaren munduan duen bikaintasuna.

Seinalatu beharrekoa da, halaber, 2015ean Lasarte-Oriako haren jatetxea munduko onena gisa hautatu zutela TripAdvisor-eko erabiltzaileek, horrela Lasarte-Oriako udalerriak mundu mailako gastronomian nazioarteko ospea izatea ekarriz.

Martín Berasategui, bere jatetxeez arduratzeaz gain, hamar bat establezimendutako arduraduna da Espainian, Mexikon eta Dominikar Errepublikan.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan izanda “Martín Berasategui” jatetxeak sukaldariari mundu mailako ospea eman diola eta gure Lasarte-Oria udalerria mundu osoaren ikusmiran ipini duela, bai eta Bartzelonan dituen jatetxeek ere, haiei gure herriarekin zerikusia duten izenak eman baitizkie, hala nola “Lasarte”, “Oria” eta “Loidi”.

Kontuan izanda Martín Berasateguik udalerrian antolatzen diren hainbat jardueratan parte hartzen duela, hala nola Pintxoaren Ibilbidean edo San Pedro jaietako bakailao-lehiaketan, bi horietan epaimahaikide aritzen delarik eta ekimenei prestigioa ematen dielarik.

Udal honetako Alkatetzak Udalbatzarrari hurrengo erabaki hau hartzea proposatzen dio:

1.          Lasarte-Oriako gaur egungo Lodi parkea Martín Berasategui parkea izendatzea.

2.         Parke horretan Martín Berasateguiren omenezko aitormen publikoko ekitaldi bat egitea.

Argazkia: Isaac Farré

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna