Albisteak

Lasarte-Oriako Literatura-Lehiaketa

2016-03-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Onetsi dira Lasarte-Oriako XXX. Literatura-Lehiaketaren eta Haurrentzako XXIX. Literatura-Lehiaketaren oinarriak. Lanak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 13ra arte da.

Haurrentzako Literatura-Lehiaketaren 29. edizioa izango da aurten. Lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira, eta gaia libre izango da. Oinarriek, oraindik orain argitaratuak, 3 kategoria ezartzen dituzte:

Espezialitateei dagokienez, “A” eta “B” kategorien kasuan, lanak ipuinaren sailean aurkeztu ahalko dira; “C” kategoriaren kasuan, berriz, ipuinaren eta poesiaren sailean. Ipuinek gutxienez 3 orri izan beharko dituzte, eta poemek gutxienez 60 bertso-lerro.

 

Ipuinen espezialitaterako sariak hauek dira:

1. saria: 150 € (75 € dirutan eta 75 €-ren bonua liburuetarako) eta diploma.

2. saria: 112 € (56 € dirutan eta 56 €-ren bonua liburuetarako) eta diploma.

3. saria: 76 € (38 € dirutan eta 38 €-ren bonua liburuetarako) eta diploma.

 

Poesiaren espezialitaterako sariak hauek dira:

1. saria: 150 € (75 € dirutan eta 75 €-ren bonua liburuetarako) eta diploma.

 

Helduentzako Literatura-Lehiaketak, berriz, 30. edizioa beteko du. Lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira, eta gaia libre izango da. Lanek argitaratu gabeak eta originalak izan beharko dute, eta beste lehiaketaren batera inoiz aurkeztu gabeak. Lasarte-Orian erroldatutakoek “Lasarte-Oria” saria irabazteko aukera ere izango dute.

Lanak espezialitate hauetara aurkez daitezke: poesia eta mikrokontakizunak. Mikrokontakizunek gehienez ere 1500 karaktereko hedadura izan behar dute; poemen kasuan, berriz, metrika eta hedadura libreak izango dira.

 

Poesiaren espezialitaterako sariak hauek dira:

Mikrokontakizunen espezialitaterako sariek bi kategoria dituzte:

Bi kategorietan sariak hauek dira:

Sarien banaketa 2016ko azaroaren 19an egingo da. Sariaren gainerako baldintzak jakiteko, erantsita doazen oinarriak kontsultatu behar dira.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna