Albisteak

Lasarte-Oriako komertzio eta kaleak “BIZIBERRITZEN” proiektua

2014-09-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Askotan esan dugun moduan, gure udalerria zerbitzuen herri bat da eta ondorioz gure ekonomiaren zati handi bat hirugarren sektorean sustengatzen da. Hori dela eta, ekonomia hau indartuko duen etorkizuneko estrategiak ezartzerako orduan sektore hau indartzeak garrantzia handia izan behar du.

 

Horregatik, Udalak “Lasarte-Oria Biziberritzen” egitasmoa abian jarri du. Etorkizuneko udalerri biziago baten osaketan oinarrituta errealitate horrek merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea indartuko baitu.

 

Hiru adar izango ditu proiektu honek:

 

1.-Lasarte-Oriatik kanpora proiektatzen dugun gureganako irudi on eta erakargarri bat lantzea, “Tratu on bat” marka eta filosofia zabaltzen jarraitzea.

 

2.- Udalerriko kaleen egoera hobetu horma degradatuetan esku hartuz eta krisiaren ondorioz hutsik geratu diren lokal hutsak betetzeko apustua.

 

3.- Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen formazioa, marketina eta garai digitaleko tresna berriak prestatzea.

 

 

Guzti hau lantzeko sozioekonomia arloko hiru kontratazio burutuko ditu Udalak hurrengo hilabetean Eusko Jaurlaritzak bideratutako diru-laguntzen bitartez. Kontratazio hauetako bakoitza aurretik esandako esparruetan arituko da eta bost hilabeteetan zehar egingo dute lan. Hauek izango dira egingo dituzten lanak:

 

1.- Lan artistikoa: Gure isla dira udalerriko horma degradatuak eta hauen irudia hobetzeak positiboki eragiten du herri biziago baten garapenean. Beraz, Udalaren apustua herritarrekin batera horma guzti hauek margotzeko eta lantzeko asmoz sortuko den proiektu artistiko bat garatzea izango da.

 

2.-Marketin lana: Udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei marketin aholkularitza pertsonalizatu eskainiko zaie eta erabilpen digitalerako tresna berriak jarriko dira martxan. Tratu on bat eskaintzen web orrialdea zabalduko da aurki

 

3.- Lokal hutsak betetzen: Krisiaren ondorioz azken urteetan hutsik geratu diren lokalak betetzen saiatzeko proiektu berri bat landuko da. Lokal hutsek inguruko komertzioen irudia kaltetzen dute eta gainera potentzial handia izan dezaketen beirateak alferrik galtzen dira. Proiektu honen helburua lokal hutsen beirateak komertzio ezberdinen ikus leiho bihurtzea izango da modu horretan lokal hauek birbaloratuz.

 

Beraz, proiektu honen oinarrian argi agertzen da gure ekonomiaren suspertzea ez dela soilik saltzaileen edo ekoizleen lana eta estrategia orokorrago baten moduan ulertu behar dugula. Honela bada, proiektu herritar bat bultzatzea da helburua, non merkatarien, artisten eta oro har herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izango den.

 

 

Lanpostu eskaintza:

 

Gaur bertan argitaratuko da Lanbiden biziberritzen proiektuan parte hartuko duten hiru lanpostu hauen lan eskaintza Udaletxeak bete beharreko beste bi lanpostu eskaintzekin batera. Guztira 5 hilabeteko iraupena izango duten 5 lanpostu berri sortuko dira eta guztiak Eusko jaurlaritzako diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.

 

Hauek dira lanpostuen perfilak:

 

Biziberritzen proiektua:

 

- Zuzenbidean lizentziatua.

 

- Arte ederretan edo arkitekturan lizentziatua.

 

- Erdi mailako unibertsitate edo Goi mailako formazio profesionaleko ikasketa bukatuak. Enpresa nahiz komertzio eremuekin erlazionaturik dauden ikasketak batez ere. Bereziki marketin komertzialean arituak. (2 lanpostu)

 

Beste lanpostuak:

 

-Soziologian lizentziatua

 

Gaztelekuan gazteria teknikari lanak egin eta gazteen arteko parte-hartze egitasmoak abiatu izango du helburu.

 

-Delineatzailea

 

Zabaleta auzoko igoeraren eta Kale Nagusia 51-53 - Goikale 20-21 ingurunearen hobekuntza proiektuak garatzea helburu izango du.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna