Albisteak
Lasarte-Oriako kirol-merezimenduaren aitormena 2016
2016-12-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Aizpea Arroyok, Ander Puertasek eta José María Indiasek Lasarte-Oriako Udalaren 2016ko kirol-merezimenduaren aitormena jasoko dute.
Lasarte-Oriako Udalaren kirol-batzordeak, azaroaren 30ean egindako ohiz kanpoko bileran, 2016. urtean kirol-merezimenduaren aitormenarekin sarituak izango diren Lasarte-Oriako herritarrak izendatzea onetsi zuen.
Sarituen izenak hauexek dira:
- Emakumezko kirolariarentzako saria: Aizpea Arroyo (gimnastika erritmikoa).
- Gizonezko kirolariarentzako saria: Jon Ander Puertas (errugbia).
- Kirolari-ibilbidearentzako saria: José María Indias (futbola).
Horiek guztiak egin dira sari horren merezidun, Lasarte-Oriako kirolaren alde egin duten lanagatik edo beren kirolari-ibilbide pertsonalagatik nabarmendu direlako.
Sari horietarako hautagaiak proposatzeko eta hautatzeko prozesuan herriko kirol-entitateek nahiz herritarrek parte hartu dute, bai halaber udalaren kirol-batzordeko kideek.
Lasarte-Oriako kirolaren 2016ko gala abenduaren 17an egingo da, larunbatez, goizeko 11:00etan, udaletxeko batzar-aretoan. Alkatea buru izango duen ekitaldi horretan, sarituak izan direnak omenduko dira eta okasiorako diseinatutako diploma bat emango zaie.