Albisteak

Lasarte Oriako I. Aste Gastronomikoa

2016-09-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren astean Lasarte-Oriak I. Aste Gastronomikoa ospatuko du, eta Martín Berasategiren lankidetza izango du horretarako. Herriko jatetxeek, tabernek eta elkarteek parte hartuko dute aste horretan.

Jesus Zaballos alkateak, Martin Berasategi, Beatriz Juez sozioekonomiako zinegotzia eta Dioni Ávila enpleguko teknikaria lagun zituela, astea aurkeztu du. Aretoan presente zeuden aste horretan parte hartuko duten jatetxe, taberna eta elkarteetako ordezkariak.

Zaballosek Lasarte-Oria gastronomiaren erreferente bihurtzeko egiten ari diren lana nabarmendu du. Pintxoaren Ibilbidea edo Santa Anetako Pintxoa egin ondoren, Udalak beste ekimen bat jarri nahi izan du martxan, Aste Gastronomikoa. Hari esker, iaz ibilbidean sarituak izan zirenek eta herriko bi jatetxek erakusketa-dastaketa bat egingo dute herriko elkarte batean. Oraingo honetan, Martin Berasategik proposatutako osagaien araberako izango da pintxoa: hegaluzea, tomatea, antxoak eta piperminak.

Alkateak azaldu zuen hilaren 26an, 27an, 28an eta 30ean egingo dela erakustaldia beren buruak eskaini dituzten 4 elkarteetan. Osteguna pintxo-potearentzat erreserbatua geratzen da. Kasu honetan, taberna parte-hartzaileek pintxo bat eskainiko dute, osagai beretan oinarritua.

Martin Berasategik, bere hastapenak bodegoi batean egin zituela gogoratu ondoren, adierazi zuen hautatuko osagaiak sinpleak eta eskuraerrazak direla. Aipatu zuen beharrezkoa dela ostalaritzako profesionalak ez kikiltzea eta buru-estimua erakustea. Berriro eskaini zuen bere burua platerak, postreak, koktelak etab. hobetzen laguntzeko, bere agenda konplikatua izan arren.

Sukaldari ezagunak Lasarte-Oriari dion maitasun handia adierazi zuen, eta gogorarazi zuen aurten munduan ireki dituen 4 jatetxeetatik batek, 5 izarreko hotel batean, Oria izena daramala, eta badela beste bat Lasarte izenarekin, biak ere Bartzelonan. Aitortu zuenez, Lasarte-Orian izan zuen aukeragatik izan ez balitz, ez zen iritsiko iritsi den tokiraino.

Berasategik esan zuen Lasarte-Oria herri gastronomiko moduan ezagutua izatea nahi duela, eta horretarako laguntzeko prest dagoela, aitortuz gauza asko ondo egiten direla baina hobetuz jarraitu behar dela. Bere lankidetza eta bere ekipoena eskaini zuen, denen arteko lehia gorabehera helburu komun batean lan egiteko: Lasarte-Oria mundu mailako erreferente gastronomiko bihurtzea.

Erakustaldiak dohainik izango dira eta 19:00etan, elkarte bakoitzak markatutako kupo bat egongo delarik. Horregatik, izena eman beharko da kasuan kasuko elkartean. Osagaiak Udalak jarriko ditu; edaria, berriz, elkarteak. Egutegia ondoko hau da:

Irailaren 29an, ostegunarekin, pintxo-potearen eguna izango da. Pintxo berezi honetan parte hartuko duten tabernak hauek dira: 2KN, Abend, Ainhoa, Arkupe, Avenida, Buenetxea, Furia Beltza, Génesis, Gure Etxea, Hiru Aldeta, Ilargi, Insausti, Izkiña, Izurde, Jalgi, Juantxo, Lasarte, La Vie, Trumoi, Txanpa, Viña del Mar eta Yolanda.

Beatriz Juezek nabarmendu zuen aste honetan elkarteak egun batez herritarrei irekitzea nahi izan dela.

Amaitzeko, alkateak iragarri zuen, merkataritzarako “Tratu On Bat” marka sortu den bezala, gauza bera egin nahi dela ostalaritzarekin, eta horretarako marka berri bat diseinatzen ari direla, logotipoa barne: “Lasarte-Oria, Herri Gastronomikoa”. Ez zuen bukatu nahi izan aste hau posible egiten duten guztiei zin-zinez eskerrak eman gabe.

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna