Albisteak

Lasarte-Oriako Gaztelekuan autodefentsa feminista tailerra

2013-12-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Lasarte –Oriako Emakumearen zentroak, Azaroaren 25aren "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren" kanpainaren barruan, emakume gazteei zuzendutako autodefentsa feminista tailerra (16-30 bitartekoentzat) Gaztelekuan antolatu du.

Eraso mota ezberdinak identifikatzea, autodefentsaz aritu eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea, indarkeriaren inguruko bizipenak partekatzea, elkar entzun eta beldur eta emozio ezberdinei buruz hitz egitea izango dira tailerraren helburuak.

Hementxe datu guztiak:

Eguna: Abenduak 14, 10:30 - 14:00 eta 16:30 - 20:00

Non: Gaztelekuan
Dinamizatzailea: Emagin Elkartea 
Izen ematea:Gaztelekuan 943 37 61 81

gaztelekua@lasarteoriasarean.eu
Informazioa: Emakumearen zentroan 943 36 39 58 emakumezentroa@lasarte-oria.org  

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna