Albisteak

Lasarte-Oriako 2. San Silvestrea aurkeztu da

2016-12-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ekimen herritar batek, CD Texas klubaren eta Lasarte-Oriako Udalaren sostenguarekin, 2. San Silvestre lasterketa antolatu du, abenduaren 31n gure kaleak korrituko dituena.

Lasarte-Oriako herritar-talde bat bildu ziren atzo Lasarte-Oriako Udaletxean, 2. San Silvestre lasterketa aurkezteko. Aurkezpenean, Jesus Zaballos alkateak biziki eskertu zuen ekimen herritar horrek lasterketa hori antolatzeko egindako lana, eta aitortu zuen ahalegin handia egiten dutela Udalak egiten duen ekarpenaren aldean.

Zaballosek oso positibotzat jo zuen ekimena. Hori dela eta, udalak zalantzarik gabe eman dio bere sostengua, eta, beharrezko azpiegitura eta udaltzaingoaren babesa eskaintzeaz gain, 2.000 euroko diru-laguntza bat ere emango dio dortsalak erosteko, zeinek Lasarte-Oria Tratu On Bat anagrama eramango baitute, eta anoarako poltsak. Gainera, beharrezkoa den azpiegitura eta Udaltzaingoaren babesa izango dute.

Ebentuaren antolatzailearen ordezkari moduan, David Mateosek eta Iosu Galdosek aletu zuten ekitaldiari buruzko informazioa. Nabarmendu zuten lasterketa ekimen herritar gisa sortu dela, CD Texas klubaren babesa izan badu ere. Jendea izan da Lasarte-Oriako kirolariek eta “semikirolariek” hain desiratua duten lasterketa hori antolatzeko aurrerapausoa eman duena, herritik atera beharrik gabe hartaz goza ahal dezaten. Lehenengo edizioko arrakastak berriro antolatzeko adorea eman die. Oraingo honetan, San Silvestrek jauzi egin eta herriko auzo berrietan barrena ibiliko da: erdigunea, Sasoeta, Oztaran, Oria eta Zumaburu.

Bide batez, eskerrak eman zizkieten lasterketarekin kolaboratu duten pertsona, entitate, dendari eta ostalari guztiei. 84 izan dira guztira, eta haiei esker 109 sari banatuko dira zozketa bidez parte-hartzaileen artean. Parte-hartzaileak mozorrotzera ere animatu zituzten, ganorazko edozein San Silvestretan usadiozkoa den moduan, kirol-festa horri kolorea emateko. Oraingo honetan, sari berezia izango du hobekien mozorrotutako koadrilak.

Sariak izango dira korrikalarien, patinatzaileen eta martxa nordikokoen gizonezko eta emakumezko kategorietako lehenengo hirurentzat. Mozorrorik onenak, ondoen mozorrotutako koadrilak eta parte-hartzailerik zaharrenak ere saria izango dute. Bi dortsal ohorezko ere izango direla azpimarratu zuten, Lasarte-Oriako bi kirolari handirentzat: Maialen Chorraut eta Nely Carla Alberto, kirolaren alde egindako lanagatik eta Joko Olinpikoetako lorpenengatik. Haiek emango diote hasiera lasterketari 1. zenbakiko dortsalarekin.

Hiru modutan eman ahal izango da izena:

Aurten, Hajek dira lasterketako modalitateak:

  1. Korrikalariak (6 km)

  2. Nordic Walkinga (4,3 km)

  3. Patinatzaileak (6 km)

Lasterketaren aurkezpena hilaren 31n 15:30ean izango da, Oken Plazan. Handik, 16:00etan abiatuko da San Silvestrea, eta egingo duen bidea Lasarte-Oriako kale mordoxka batetik igaroko da, 6 km luzeko ibilbidean.

Izena emateko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da. Iragarri zuten jadanik 200 lagun inskribatu direla, eta gutxienez 700era iristea espero dutela. Jendearen laguntza ere eskatu zuten, 50 boluntario behar baitituzte antolaketarako eta parte-hartzaileei jan-edanak emateko.

Inskripzioa Kirol Probak webgunean egin behar da: http://bit.ly/SSLO2016inscripcion Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau: https://www.facebook.com/SanSilvestreLasarteOria/

Beste informazio interesgarri batzuk:

https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1718

Kartela ikusi

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna