Albisteak

Lasarte-Oriako 1. San Silvestrea aurkeztu da

2015-12-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Ekimen herritar batek, CD Texas klubaren eta Lasarte-Oriako Udalaren sostenguarekin, 1. San Silvestre lasterketa antolatu du, abenduaren 31n gure kaleak korrituko dituena.

 

Lasarte-Oriako herritar-talde handi bat bildu ziren atzo batzar-aretoan, 1. Sal Silvestre lasterketa aurkezteko. Aurkezpenean, Jesus Zaballos alkateak biziki eskertu zuen ekimen herritar horrek lehenbiziko aldiz lasterketa hori antolatzeko egindako lana, horri esker lasarteoriatar askok ez baitute herritik atera behar izango lasterketa korritzeko.

 

Zaballosek oso positibotzat jo zuen ekimena. Hori dela eta, udalak zalantzarik gabe eman dio bere sostengua, eta, beharrezko azpiegitura eta udaltzaingoaren babesa eskaintzeaz gain, 1.000 euroko diru-laguntza bat ere emango dio dortsalak erosteko, zeinek Lasarte-Oria Tratu On Bat anagrama eramango baitute.

 

Ebentuaren antolatzailearen ordezkari moduan, David Mateosek eta Iosu Galdosek aletu zuten ekitaldiari buruzko informazioa. Nabarmendu zuten lasterketa ekimen herritar gisa sortu dela, CD Texas klubaren babesa izan badu ere. Jendea izan da Lasarte-Oriako kirolariek eta “semikirolariek” hain desiratua duten lasterketa hori antolatzeko aurrerapausoa eman duena, herritik atera beharrik gabe hartaz goza ahal dezaten. Adierazi zuten hori egiteko gogo handia zegoela, eta Lasarte-Oriako Udalaren lankidetzari esker eta dendari eta ostalari askok sarien bidez egindako ekarpenei esker izan dela posible egitea.

 

Bide batez, eskerrak eman zizkieten lasterketarekin kolaboratu duten pertsona, entitate, dendari eta ostalari guztiei. Parte-hartzaileak mozorrotzera ere animatu zituzten, ganorazko edozein Sal Silvestretan usadiozkoa den moduan, kirol-festa horri kolorea emateko. Eta, jakina, korrika egiteko izena ematera, hartara “Urtezaharretako afarirako gosea egiteko”.

 

Lasterketaren aurkezpena hilaren 31n 15:30ean izango da, Oken Plazan. Handik, 16:00etan abiatuko da San Silvestrea, eta egingo duen bidea Lasarte-Oriako kale mordoxka batetik igaroko da, 6,2 km luzeko ibilbidean.

 

Izena emateko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da. Iragarri zuten jadanik 200 lagun inskribatu direla, eta gutxienez 350era iristea espero dutela. Jendearen laguntza ere eskatu zuten, 50 boluntario behar baitituzte antolaketarako eta parte-hartzaileei jan-edanak emateko.

 

Inskripzioa Kirol Probak webgunean egin behar da: http://bit.ly/SSLO2015inscripcion  Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau: https://www.facebook.com/SanSilvestreLasarteOria

 

Beste informazio interesgarri batzuk:

 

Wikiloc-eko web-orria, ibilbidea xehetasunez ikusteko:

http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=11452295

 

Youtubeko bideoa, ibilbidearen simulazio bat ikusteko:

https://www.youtube.com/watch?v=ioRev-c-AL8&feature=youtu.be

 

QR Kodea

Kartela ikusi

Ibilbidea

Dortsala

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna