Albisteak
Lasarte-Oriak Sagardopote Eguna ospatuko du apirilaren 6an
2017-03-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Aterpeako ordezkariek eta Lasarte-Oriako alkateak Sagardopote Eguna aurkeztu dute, Lasarte-Orian apirilaren 6an ospatuko dena.
Aurkezpenean Jesus Zaballos alkatea, Nuria Fernández zinegotzia, Ramon Ormazabal Aterpeakoa eta establezimendu parte-hartzaileen ordezkariak egon dira, eta lasarteoriatarrak etortzera animatu dituzte, gure lurreko sagardoa dastatzeko.
Apirilaren 6an, eta 19:00etatik 21:00etara bitartean, establezimendu parte-hartzaileetan baso bat sagardo dastatu ahalko da, pintxo batekin lagunduta, 1’50 euroan. Puntu bakoitzak sagardo-marka ezberdina eskainiko du.
Establezimendu horien kanpoaldean karpa bat egongo da kontsumizio hori eskaintzeko, horrela egun hori kalean bertan bizi ahalko delarik.
Jarduera girotzen Tirriki-Tarraka trikitilari-taldea arituko da, eta Lasarte-Oriako kaleetan barrena ibiliko da.
Establezimendu parte-hartzaileak eta bakoitzak zerbitzatuko duen sagardoa hauek dira:
-
Arkupe Taberna: Larrarte sagardoa
-
Buenetxea kafetegia: Alorrenea sagardoa
-
Viña del Mar kafetegia: Bereziartua sagardoa
-
Lasarte taberna: Mina sagardoa
-
Yolanda tabernaItxas: Buru sagardoa
-
Araeta sagardotegia: Araeta sagardoa
-
Izurde taberna: Saizar sagardoa