Albisteak
Lasarte-Oriak Sagardopote Eguna ospatuko du apirilaren 11an
2018-04-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Aterpeako ordezkariek eta Lasarte-Oriako alkateak Sagardopote Eguna aurkeztu dute, Lasarte-Orian apirilaren 11an ospatuko dena.
Aurkezpenean Jesus Zaballos alkatea, Ramon Ormazabal Aterpeakoa eta establezimendu parte-hartzaileen ordezkariak egon dira, eta lasarteoriatarrak etortzera animatu dituzte, gure lurreko sagardoa dastatzeko.
Apirilaren 11an, eta 19:00etatik 21:00etara bitartean, establezimendu parte-hartzaileetan baso bat sagardo dastatu ahalko da, pintxo batekin lagunduta, 1’50 euroan. Puntu bakoitzak sagardo-marka ezberdina eskainiko du.
Establezimendu horien kanpoaldean karpa bat egongo da kontsumizio hori eskaintzeko, horrela egun hori kalean bertan bizi ahalko delarik.
Jarduera girotzen Tirriki-Tarraka trikitilari-taldea arituko da, eta Lasarte-Oriako kaleetan barrena ibiliko da.
Establezimendu parte-hartzaileak eta bakoitzak zerbitzatuko duen sagardoa hauek dira:
-
Txartel kafetegia- Mina Sagardoa
-
Zumaburu Taberna – Izeta Sagardoa
-
Txema Taberna - Mina Sagardoa
-
Yolanda Taberna- Itxas-Buru Sagardoa
-
Eguzki Taberna – Rufino Sagardoa
-
Avenida Taberna- Aburuza Sagardoa
-
Buenetxea Taberna – Alorrena Sagardoa
-
Primeran Taberna- Saizar Sagardoa
-
Arkupe Taberna- Begiristain Sagardoa
-
Bus Taberna- Aburuza Sagardoa
- Bar Viña del Mar – Bereciartua Sagardoa