Albisteak

Lasarte-Oriak hurrengo martxoaren 16a ospatuko du Zuhaitzaren Eguna

2016-03-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zuhaitzen Egunaren XXIX. edizioa jardunaldi bakarrean ospatuko da aurten, aurreikusitako data martxoaren 16an izango delarik, eta Sasoeta ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute. Urteroko jardunaldi hauen bidez, Ingurumeneko Departamentuak zuhaitzen garrantziaz kontzientziatu nahi du, eta, martxoaren 21ean ospatzen den Basotzearen Munduko Egunarekin bat eginez, belaunaldi berriak hezi nahi ditu gure basoak zaindu beharraz.

 

Iazko edizioan bezala, landaketak Goiegiko mendi-hegaleko lur-sail munizipaletan egingo dira. Aurten, haritz eta urkien 50 kimu landatuko ditugu.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna