Albisteak
Lasarte-Oriak Eguberrietako Haur-parkea irekita izango du abenduaren 22 eta 31 bitartean
2016-12-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Hilaren 22an, 17:00etan, zabalduko ditu ateak PINek. Bi espazio gozatu ahal izango dituzte gazteenek: ohiko parkea Michelingo pilotalekuan eta familientzako Bitarteko karpa, PINa Oriara hurbilduko duena.
22an irekiko da jada tradizionala den Eguberrietako Haur Parkea, nobedade gisa karaoke bat duelarik, eremuko musika eta dantza zuzenduko dituena. Eta ohikoa den bezala, gune garrantzitsuena Michelingo Frontoian kokatuko da. 0-10 urte tartekoentzako gune horretan ludoteka jarriko da, bertan izango dira ipuin-kontariak, ohe elastikoa, makilatzeko eta tatuatzeko espazioa, zezen mekanikoa, hainbat puzgarri (olagarroa, baserria, zirkuitua, pista amerikarra, elefantea….), tailerrak (adin ezberdinetarako), eta WII-gune bat bideo-jokoekin. Frontoia koloretako oihal eta moketez apainduko da, eta ekitaldietarako agertokia izango ditu.
Hurrengoak dira agertokian egingo diren ekitaldiak:
- 22an, 19:00etan, 2 azeri estu eta larri.
- 27an, 19:00etan, Runi Magoa
- 30ean, 19:00etan, Eguberrietako euskal ipuinak.
- 31an, 12:00etan, PINaren itxialdia, Agurra-Dantza eta beste joko batzuekin.
Kanpoko tenis pistak 300 m2ko karpa klimatizatua izango du, 12 urtetik gorako neska-mutilentzat. Han disfrutatu ahal izango dituzte: Giza-futbolina, zezen mekanikoa, Salto-salto puzgarria, bideo-jokoetarako gunea, DJ-arentzako tokia, 2 ping-pongeko mahai, 2 futbolin, eta 2 Air-Hockey. Karpatik kanpo, rokodromoa, balantzaka dabiltzan bizikletak eta beste puzgarri bat.
Oriara hurbilduko da PINa berriz ere. Horretarako, 225m2ko karpa klimatizatua jarriko da Bitarteko tenis-pistan, familian egiteko jokoetarako. Joko tradizional erraldoiak izango dira eta modu egokian egongo da atondua eta girotua.
Anima Services enpresak kudeatuko du PINa. 2 koordinatzailek eta 18 monitorek zainduko dute parkeko ekintzen funtzionamendu ona. PINaren kostua 27.273€ izango da.