Albisteak

Lasarte-Oriak Eguberrietako Haur-parkea irekita izango du abenduaren 20 eta 31 bitartean

2015-12-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Berrikuntza modura, aurten, PINa Oriara hurbiltzeko asmotan, Bitarteko familientzako karpa bat izango da.

 

20an irekitzen da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-parkea. Eta ohikoa den bezala, gune garrantzitsuena Michelingo Frontoian kokatuko da. 1-12 urte tartekoentzako gune horretan ludoteka jarriko da, bertan izango dira ipuin-kontariak, puzgarriak (olagarroa, kiroletakoak, zirkuitua, pista amerikarra, oihana….), 4 tailer (adin ezberdinetarako), eta WII-gune bat bideo-jokoekin. Frontoia koloretako oihal eta moketez apainduko da, eta ekitaldietarako agertokia taberna-gune bat izango ditu.

 

ASIDElek kudeatuko du taberna (Lasarte-Oriako lanik gabeko pertsonen elkartea), eta etekinak aipaturiko elkartea mantentzeko izango dira.

Hurrengoak dira agertokian egingo diren ekitaldiak:

2 koordinatzailek eta 18 monitorek zainduko dute parkeko ekintzen funtzionamendu ona. PINaren kostua 27.273€ izango da. Eta sarrera, kontrola eramango duen ASIDELentzat izango dena,  pertsona heldu bakoitzeko euro batekoa izango da.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna