Albisteak
Lasarte-Oriak bere burua eskaini du Michelin Hirien 2. Konferentzian kolaboratzeko
2017-12-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, Clermont-Ferrand hirian egindako Michelin Hirien Nazioarteko 1. Konferentzian parte hartu zuen. 3 egunez, hiri sostengarriari buruz debatitzen aritu ziren alkateak eta espezialistak.
Azaroaren 29tik abenduaren 1era, mundu osoko 20 herrialdetako eta 40 hiritako alkateek Michelin enpresaren fabrikaren bat edo zentro teknologikoren bat daukaten hirien lehen topaketan parte hartu zuten. Topaketa Clermont-Ferrand hirian antolatu zen, Michelin enpresaren sorlekuan, eta hainbat proposamen eta ekimen aurkeztu eta debatitu ziren, hiri sostengarria nola eraikitzeari buruz: garraioa, herritarren parte-hartzea, kirola, azpiegiturak… izan ziren landutako gaiak.
Alkateen artean egindako lehenbiziko bileran, Michelin hirien sarea sortzea proposatu da, berrikuntza sozialaren eta teknologikoaren arloan elkarlaneko proiektuak partekatzeko eta bultzatzeko elkargune moduan, gure hiriak sostengarriago eta gizatiarrago bihurtze aldera.
Alkateak Barne-Erregimeneko Batzordean jakinarazi zuen moduan, bilera horretan planteatu zen zein izango litzatekeen Sarearen 2. Konferentziaren egoitza, eta Brasilgo Guarulhos hiria eta Gasteiz eskaini ziren horretarako. Azken hautagaitza horrek Lasarte-Oriako alkatearen sostengua izan zuen, eta konferentzia horren prestaketan Gasteizekin elkarlanean aritzeko aukera planteatu zuen. Aukera bikaina litzateke gure herrian nazioarteko ebentu garrantzitsu bat egiteko.
La montagne conference de presse La montagne rivm