Albisteak

Lasarte-Oriak badauka herritarren Parte-hartzearen lehenengo araudia

2017-10-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udaleko Udalbatzarrak herritarren parte-hartze moduak eta herri mailako informazioa arautzen duen Herritarren Parte-hartzearen Araudia onetsi zuen. Helburua da, informaziorako herritarrek dituzten eskubideak doitzea, eta bideak sortzea udaleko gaietan parte har dezaten.

Jesus Zaballos alkateak, herritarren parte-hartzeko zinegotzia den Lourdes Acevedo lagun,  hasiera batean udalbatzarrak onartu berria duen araudia aurkeztu du. Zaballosek, lortutako adostasuna azpimarratu du, kontrako botorik gabe onartu zelako; emendakinak aurkeztu zituen bakarra ADLOP izan zen. Araudiaren testua Udaleko WEBean publikatuko da,  behin betiko onespena izan aurretik, eta 30 eguneko epea irekiko da herritarrek alegazioak egiteko.  

Informaziorako herritarren eskubideak jasotzen ditu Araudiak, eta baita helburu hori lortzeko bitartekoak ere. Gauzak honela, jarraian zerrendatzen den udal-informazioa jasotzeko eskubidea arautu da, eta hilabeteko epean erantzun beharko du udalak:

Araudiak udaleko komunikabideak ezartzen ditu,  udal-aldizkariari ematen dio garrantzia, eta baita kudeaketa errazteko, eguneratutako informazioa eskaintzeko, eta administrazioa eta herritarren arteko kanal interaktiboa sortzeko balioko duen WEBari ere. Udalean gestioak egiteko leihatila bakarra izango den Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua sortzea ere arautzen da.

Beste arlo garrantzitsu bat da, herritarrek udal-bizitzan parte-hartzeko modua eta prozedurak arautzen dituena:

Eskaerarako eskubidea: Udalaren konpetentzia den edozein gairen inguruan, modu partikularrean zein taldean, Udal- Gobernuari eskaerak egiteko eskubidea arautzen da, eskatzen duenari eragiten diona izan edota interes orokorrekoa izan.

Ekimenerako eskubidea. Sufragio aktiboko eskubidea duten herritarrek udal-eskumenaren arloan erabakitzeko edo jarduteko proposamenaren herri-ekimena erabili ahalko dute hauteskunde-erroldako %10aren babesarekin.

Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea.. udal- zerbitzuei buruzko Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea ezartzen da, eta baita, gehienez hilabeteko epean erantzutekoa ere.

Herri-kontsultarako eskubidea. Herritarrei kontsulta egin ahal izango die udalak bere eskumeneko gaiak direnean eta udal mailakoak.  Beti eta bizilagunen komunitaterako garrantzi berezikoak direnean, toki araubideko oinarrizko legedian debekatuta dauden esparruak izan ezik. Aipaturiko kontsulta udalbatzarraren gehiengoak adostua beharko du izan. Kontsultak lotesleak izan daitezke.

Erreferendumezkoak ez diren kontsultetarako eskubidea. Udalak erreferendumezkoak ez diren  kontsultak, eta izaera ez lotesleak direnak, egin diezazkieke 16 urtetik gorako herritarrei;   Interes publikoa duten gaiei buruzkoak izango dira, udal konpetentziakoak izanik udalari eragiten diotenak. Udalaren ekimenez edota herritarren ekimenez egin ahal izango dira. Eta ezingo zaizkie herritarrei, pertsonen duintasunari eta haien oinarrizko eskubideei eragin diezazkieketen,  kontsultak egin. Ezta diru-sarrera publikoei edota udalaren sostengarritasun finantzarioari eragin diezaieketenak ere. Kontsulten araudia unean unekoaren inguruan ezarriko da, eta sektore izaera zein lurraldekoa izan dezakete.

Audientzia publikorako eskubidea. Data  zehatz batean Udal-arduradunek herritarrekin egingo dituzten topaketak dira, bereziki esanguratsuak dien hainbat jarduketa-programari buruz informatzeko eta horien inguruko proposamenak jasotzeko. Alkatearen ekimenez konbokatu daitezke, eta udalbatzarreko gehiengoaren ekimenez. Audientzia eskatzen duten pertsona, entitate edota elkarteek idatzi arrazoitua aurkeztuko dute, eta tratatuko den gaiaren inguruko memoria erantsiko diote.

Herritarren Bulego Ibiltaria. Gutxienez urtean behiz, jarduerak eta programak aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko,  auzoetara hurbilduko den Bulego berria sortzea ezartzen da.

Araudiak herritarrek parte-hartzeko erabili ditzaketen tresna ezberdinak ezartzen ditu, besteak beste, udal-ordezkariengana heltzeko, Parte-hartzeko udal-agenda, metodologia parte.hartzaileen erabilera, partaidetzazko aurrekontuak, edota, urtean behin egitekoa den  udalerriko egoeraren inguruko eztabaida.

Bizilagunen eskubideak babesteko eta herritarren parte-hartzearen kontrolerako Auzo-kontseilu Aholkularia sortzea ezartzen da.

Asoziazionismoa sustatzeko, eta herritarren parte-hartzeko elkarteen erregistrorako bideak ere sortzen dira. Udalak lokalak izango ditu, herritarren edota erakundeen Biltzeko eskubidea bermatzeko.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna