Albisteak
Lasarte-Oriak argiztapen hobearekin distiratuko du Eguberrietan
2015-11-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Eguberrietako argiztapenaren kontratazioa 18.186 euroan adjudikatu da, eta abenduaren 4tik aurrera argiztatuko ditu gure herriko kaleak.
Adjudikazioa Astigarragako Maykolux enpresarentzat izan da, eta akordio batera iritsi da Aterpearekin, gure herriko kaleek jaiegun horietan izan beharko duten argiztapenerako.
Udalak jartzen duen 18.186 euroko aurrekontuari esker, gure herriko kale eta auzo gehiagotara eraman ahalko da argiztapen hori, gure herritarrentzat bereziki sentigarriak diren egun horietan.