Albisteak
Lasarte-Oriak argiteria publikoko 2.200 puntu baino gehiago berritzeko plan handi bati egingo dio aurre, 1.800.000 eurotik gorako inbertsioarekin
2018-01-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Alkateak aurkeztu dituen jarduketek nabarmen hobetuko dute argiteria publikoa, eta aurrezpen ekonomiko handia ekarriko diote udalari. Inbertsioa 1.850.000 eurotik gorakoa izango da, eta 2.200 luminaria baino gehiago aldatuko dira herriko parte handi batean, haien ordez LED teknologiakoak ipintzeko, iraunkorragoak eta kontsumo txikiagokoak.
Jesus Zaballos alkateak Agustín Valdivia obretako zinegotzia eta José Mª Urdampilleta zerbitzu publikoetako zinegotzia lagun zituela aurkeztu du inbertsio-plan garrantzitsu hau, Lasarte-Oriako kale eta plaza gehienei eragingo diena. Zaballosek nabarmendu zuenez, lizitazio garrantzitsu hau lehiaketa bakarrean eginda, aurrezpen handia lortu ahalko da udalaren diru-kutxarako.
Alkateak esplikatu duenez, Lasarte-Oria hobeto argiztatua egotea ez ezik, energia eta dirua aurreztea ere lortuko dugu horrela. Jarduketa honekin, argiteria publikoaren efizientzia energetikoa hobetzeko bidean jarraitzen da. Horrek berekin dakar teknologia eguneratzea, argindarraren kontsumoko fakturaren zenbatekoa gutxitzea, atmosferara egindako CO2 emisioak gutxitzea eta mantentzioko kostuak nabarmen gutxitzea.
Lizitazio honek 2018ko aurrekontuetan parte hartzeko prozesuan herritarrek gehien bozkatutako proposamenari erantzuten dio, horrela herritarren mandatua betez. Prozesu horretan 300 lasarteoriatar baino gehiagok parte hartu zuten.
Alkateak egin asmo diren bi jarduketen berri eman zuen. Lehenik eta behin, Zaballosek iragarri zuen oraindik orain adjudikatu zaiola Setalde enpresari 70 luminaria ordezteko lana 96.300 euroan, eta kasu askotan luminaria ez ezik zutoina ere aldatu beharra dagoela:
-
48 luminaria Kale Nagusian
-
4 luminaria Ola kaleko biribilgunean
-
12 luminaria Somoto parkean (argiztatu gabeko puntu beltz bat ezabatzea)
-
6 luminaria Pintore kalean.
Bestalde, udalak lizitaziora atera du hiru urterako 2017-2019 plana, eta haren bidez, 1.778.620 euroko inbertsioa tarteko, udalerrian 2.147 luminaria baino gehiago ordeztea planteatzen da. Kasu guztietan, lehengo luminarien ordez LED teknologiako berriak ipiniko dira, eta zutoinak ere aldatuko dira beharrezkoa ikusten den guztietan.
Plan hau dela medio, 2018an hurrengo kale eta plaza hauetako luminariak ordeztuko dira, eta kasu gehienetan haien zutoinak ere bai:
-
Antxisu bailara
-
Tribunak
-
Bista Eder
-
San Frantzisko
-
Oztaran plaza
-
Urnieta
-
Loidi
-
Goiegi urbanizazioa
-
Goiegiko galtzada
-
Tellerigaina
-
Larrekoetxe
-
Buenos Aires
-
Plazaren barrualdea
-
Hilerri bidea
-
Nagusia III. fasea
-
Pabiloia
-
Nagusiko atzealdea
-
Asteasuain
-
Caddie plaza
-
Golf plaza
-
Green plaza
-
Parke botanikoa
-
Atsobakar
-
Atsobakar zahar-etxearen atzea
-
Urbilelko galtzada
-
Urbileko oinezkoa
-
Mugako
-
Atsobakar parkeko koadroa
-
Isla plaza
-
Zumaburu
-
Ganbo
-
Erribera
-
Erriberako ataripeak
-
Ola
-
Donostia etorbidea
-
Pintore
-
Mutiozabal
-
Iñigo
-
Urdaneta
-
Pintore Urbil aldera
-
Zapategi
-
Juan de Garay
-
Geltoki
-
Somoto parkea
-
Telleri
-
Torre
-
Brigitarren plaza
-
Eliza
2019an, aurreikusitako programazioarekin jarraituz, hurrengo luminaria hauek ordeztuko dira:
-
Oria etorbidea
-
Brunet parkea
-
Bianchi ingurua
-
Zelaialde
-
Iturrigoxo
-
Azkorte
-
Basaundi bailara
-
Zirkuitu
-
Arranbide parkea
-
Arranbide
-
Txartel
-
Industrialdea
-
Ibaiertzeko pasealekua
-
Sasoetako pasealekua
-
Sasoetako biribilgunea
-
Buruntza
-
Andatza
-
Urdaburu
-
Antxota
-
Oriamendi
-
Urko
-
Aralar
-
Adarra
-
San Martzial plaza
-
Tximistarreta parkea
-
Jaizkibel plaza
-
Largoenea
-
Bekokale
-
Bekoerrota
-
Kontzejutxiki
-
Antxuenea
-
Goikale
-
Loidi
-
Kiroldegiko atzealdea
-
Hipodromo etorbidea
-
Uistingo ibai ondoko pasealekua
-
Blas de Lezo
-
Ibai ondoko oinezkoa
-
Zubieta plaza
-
Juan XXIII plaza