Albisteak
Lasarte-Oriak Amaia Caballero dantzaria omendu zuen
2017-04-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Joan den larunbatean, Lasarte-Oriako Udalak omenaldi hunkigarri bat egin zien Amaia Caballero eta Jose Luis Orbegozo dantzari-bikoteari beren ibilbide artistiko eta profesionalagatik.
Udalbatzarra jendez beteta zegoela, Jesus Zaballos alkateak eskerrak eman zizkien Amaia Caballero lasarteoriatarrari eta Jose Luis Orbegozo azpeitiarrari, eszenario gainean lasarteoriatarroi eskaini dizkiguten momentu onengatik. Lasarte-Oriako herriarekin duten konpromisoa aitortu zien, eta horrek herriaren maitasunaren eta aitormenaren merezidun egiten dituela.
Ekitaldian zehar, bere bi ikaslek gutun bat irakurri zioten eta esker onezko testu bat interpretatu zuten.
Azken tituluengatik eta Torremolinosko Mundialean txapelketako bigarren geratzeagatik zorionak eman ondoren, beren ibilbide artistiko eta profesionalaren aitormenezko plaka bat eman zien.
Plaka jasotakoan, Amaiak, hunkiturik, eskerrak eman zizkien bere etxekoei eta adiskideei, bai eta bere ikasleei ere. Jose Luisek ere eskerrak eman zituen aitormenagatik.