Albisteak
Lasarte-Oria udalerri gisa eratzearen 30. urteurrena
2016-02-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak Lasarte-Oriako bandera igotzearekin amaitu dira 30. urteurrenaren omenezko ekitaldiak.
2015eko otsailaren 15ean udala eratzeko bilkura egin zen lekuaren oroitzapenetan Brigitarren komentuan eman zen mezaren ondoren, alkateak, zenbait zinegotzi lagun zituela, batzar-aretoan udala eratu zeneko bilkuraren akta irakurri zuen.
Alkatea bertan ziren udal-taldeetako bozeramaileekin txandakatuz, denen artean osorik irakurri zuten akta hura, eta ondoren Lasarte-Oriako bandera igo zuten batzar-aretoko balkoian. Horrela, Lasarte-Oriako bandera egun osoan jarrita egongo da, gure herriarentzat hain garrantzitsua den egun haren oroigarri gisa.
Ekitaldian udala eratzeko bilkuran parte hartu zuten korporazioko kide zaharrak egon dira.
Joan den larunbatean hasi ziren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldiak Kulturetxean, auditorioa jendez beteta zegoela, Julian Sagardiaren eta Zero Setteren bideo eta musikazko muntaketa batekin. Ekitaldiaren aurretik, alkateak testu bat irakurri zuen.