Albisteak

“Lasarte-Oria, Tratu on bat – Un buen trato.” 2015eko egutegia osatzeko deialdia

2014-11-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Hasiak gara prestatzen “Lasarte-Oria, Tratu on bat- Un buen trato” marka promozionatzeko egutegi berria - Lasarte-Oriako merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzu pertsonaleko enpresen nortasun-ikur gisa sortu zen marka -. 8.000 ale banatuko dira herrian.

 

         Iaz bezala, udalerriko hirugarren sektorea zuzenean parte hartzea nahi genuke egutegirako argazkiak aukeratzerakoan. Egutegia osatzen duten sei argazki-konposizioetako bakoitzean Lasarte-Oriako merkatarien eta ostalarien benetako presentzia izatea izango da hauen inplikazioa erakusteko modurik onena, beraiek eusten baitiote, egunez egun eta beraien establezimenduetatik, gure herriaren merkataritzako eta ostalaritzako egiturari. Eta egitura horrek osatzen du Lasarte-Oriaren oinarrizko sektore ekonomikoa.

 

         Helburu bakarra da  Lasarte-Oriako garapen ekonomikoarekin inplikatuta gauden guztion artean, Tratu on Bat markaren bidez, eta kasu honetan, egutegiaren bitartez, sektoreak ahalik eta laguntza, bultzada eta proiekzio handiena izan dezaten lortzea Lasarte-Orian bizi garenon artean.

 

         Hori dela eta, azaroaren 17an, 13:30ean, Villa Mirentxun (Donostia Etorbidea, 3) egingo dugun bilerara gonbidatzen ditugu Lasarte-Oriako hirugarren sektoreko kide interesatuak.

 

         Aurretik argibideren bat nahi izanez gero, enplegu dinamizatzaile Dionisio Avilarekin jarri harremanetan, d.avila@lasarte-oria.org helbide elektronikoaren bitarteaz  edo 943 37 61 83 telefonora deituz.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna