Albisteak

Lasarte-Oria Maialenekin eta Nelyrekin

2016-08-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Herriko bi kirolari, Maialen Chourraut (piraguista) eta Nely Carla Alberto (eskubaloilaria), jadanik Rio de Janeiron daude, Joko Olinpikoetan parte hartzeko.

Maialen Chourraut arraunlariarentzat, hirugarren parte-hartze olinpikoa izango da, eta berriz ere faboritoetako bat da dominaren bat kolkoratzeko. Beste 20 kirolarirekin batera, lehiaketa abuztuaren 8ko astelehenean hasiko du. Finalerdietara 15 arraunlari igaroko dira, eta finalera, 10. Biak ostegun 11n jokatuko dira.

Nely Carla Albertorentzat, Espainiako Eskubaloiko Selekzioarekin Joko Olinpikoetan parte hartzen duen bigarren aldia izango da. Lehiaketa abuztuaren 6an abiatuko da Suediaren kontra, 8an Norvegiaren kontra izango da, 10ean Brasilen kontra, 12an Errumaniaren kontra eta 14an Angolaren kontra. Finala hilaren 20an larunbatarekin jokatuko da.

Lasarte-Oriako Udalak eta lasarteoriatar guztiok geure babes guztia bidaltzen diegu bi kirolariei.

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna