Albisteak

Lasarte-Oria Lantzen, udal-informazioko aldizkaria, etxe guztietako postontzietara

2016-02-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aldizkariaren zenbaki berri bat, udalaren obrei eta jarduerei buruzko informazio zehatza jasotzen duena, etxez etxe banatzen ari dira egunotan. Helburua da informazioa eskuragarri jartzea, gardentasun handiago baten mesedetan.

 

Joan den astetik, Udala Lasarte-Oriako 7500 postontzietan Lasarte-Oria Lantzen udal-informazioko aldizkariaren ale bana uzten ari da. Aldizkaria ahalik eta modu aseptikoenean saiatuko da Udala egiten ari den guztiaren informazioa ematen, nork egiten ari duen eta zer kostu duen azalduz.

 

Lasarte-Oria Lantzen seihilabetekaria izango da, eta udaleko arlo guztietako informazioa eskainiko du, haien jarduketa nagusiei eta kanpoko kontratazioei dagokienez.

 

Oraingo zenbakia 11.a da, eta 5015 euroko kostua izan du. Lehenik eta behin, udalbatzako zinegotziek (liberatuak izan edo ez) jasotzen dituzten ordainsarien eta udal-taldeei ematen zaizkien asignazioen berri ematen du,

 

Bere informazioaren parte handi bat zerbitzu publikoetan eta obretan zentratzen du, 8 hilabete honetan bultzada eman baitzaio kaleen mantentzioari eta berrurbanizatzeko obrei.

 

Azkenik, eta aldizkariari bukaera emanez, Udalbatzarrak aldizkariaren itxierako egunera arte hartutako erabaki guztiak eskaintzen dira.

Aldizkaria ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna