Albisteak

Lasarte-Oria Guztiona proiektu artistikoaren aurkezpena

2014-11-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Sozioekonomia

Lasarte-Oriako Udalak herriko merkataritza sustatzeko Biziberritzen egitasmoa jarri du  martxan. Honen barruan hainbat egitasmo daude kokatuta, besteak beste, Guztion Lasarte-Oria proiektua, bere helburua herriaren itxura eta bertako gune degradatuak hobetuko dituen proiektu artistikoa diseinatzea da.

 

Plan hau gauzatzeko herriko artistak informatu eta elkarlana bultzatu nahi da, guztion ekarpenak jasoz ahalik eta diseinu aberatsena lortzeko helburuarekin. Hori dela eta, datorren asteartean, azaroaren 18n, 19.00tan, bilera deialdi bat burutzen du Lasarte-Oriako Udalak Villa Mirentxun proiektua aurkeztua, bertaratzen diren artista eta interesatuen ekarpenak jaso eta aurrera begira emango diren pausoak definitzeko.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna