Albisteak

Lasarte-oria guztiona arte erakusketa maiatzak 7tik 17ra Mercero aretoan

2015-05-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak | Udala | Sozioekonomia

Lasarte-Oria guztiona proiektua zonalde degradatuetan interbentzio artistikoen bidez udalerriko irudia hobetzeko asmoarekin sortu zen. Dagoeneko herriko artista eta baita herritarren parte-hartzearekin zenbait horma itxuraldatzen eta dotoretzen hasiak gara merkataritzarentzat erakargarriagoak eta herritarrentzat orokorrean atseginagoak izan daitezen gure kaleak.

 

Badira hilabete batzuk udalerriko artisten mahai antolatu genuela eta beraiekin batera hainbat ekimen antolatzen ari gara proiektu honen barnean. Tartean Antxota artista elkarteak eta hainbat esparru ezberdinetako artista ezberdinak ere parte hartzen dute. Hemen aurkezten dugun erakusketa hau ere bide beretik doa, herriko hainbat artistekin batera euren obren erakusketa antolatu dugu, herrian ditugun ahalmenenen erakusgai eta kultura artistikoa sustatzeko asmoz.

 

Maiatzaren 7tik 17ra izango da erakusketa.

Zehazki hurrengo egunetan egongo da irekita:

Maiatzak 7, 8 eta 15 arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara

Maiatzak 9, 10, 16 eta 17 (asteburuetan) 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara

 

Erakusketa irekiera jaia

Erakusketa maiatzak 7an arratsaldeko 19:30etan irekiko da eta bertan luntx bat eskainiko da bertaratzen direnentzako. Gainera, musika zuzenean entzuteko aukera egongo da harpajole baten eskutik. 9 artista izango ditugu erakusketan.

 

Diziplina ezberdinak:

Pintura, eskultura, argazkigintza, musika

-Jose Luis Gonzalez (Eskultura)

-Nerea Pascual (Pintura)

-Oscar Barrera (Argazkigintza)

-Maria Llanos (harpa)

-Jenifer Garcia (Egur tailuak)

-Migel Angel Oribe (Eskultura)

-Jone Zabala (Pintura)

-Gotzon Huegun (Eskultura)

-Julian Toquero (Pintura)

40 artelan baino gehiago egongo dira ikusgai.

4 espazio ezberdinetan antolatuko da erakusketa.

 

Antonio Mercero erakusketa aretoa

Udaletxe berriko lehenengo solairuan kokatuta dagoen Antonio Mercero aretoan egingo den lehengo erakusketa izango da eta herritarrek bertatik ezagutu ahal izango dute espazio berria.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna