Albisteak
Lasarte-Oria Bai! eta Tratu On Bat hitzarmen baten bidez bat eginda
2017-10-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak hiru urteko hitzarmen bat sinatu du Ostadarrekin, XXI. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren egunean Lasarte-Oria Tratu On Bat marka indartzeko.
Gaur arratsaldean hitzarmena sinatu da, bertan zirelarik Jesus Zaballos alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia, Udalaren aldetik, eta Imanol Bardají Ostadarren izenean.
Hitzarmenaren xedea da kirola egitearen sustapena eta herriko merkataritza batzea Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia bezalako proba tradizional bat bitartez, proba horretan herriko merkataritzaren Lasarte-Oria,Tratu On Bat, Un Buen Trato marka iragarriko baita.
Hitzarmenak, Udalaren eta Ostadar Saiarre Kirol Taldearen artekoak, hau ekartzen du berekin:
1.- Lasarte-Oriako Udalak, Tratu On Bat markaren promozioa egiteko, Ostadarri nylonezko behar adina motxila emango dizkio, Lasarte-Oria, XXI. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian parte hartuko duten guztien artean banatzeko.
2.- Udala arduratuko da dortsaletan jarri beharreko publizitateaz, dortsal daudelarik aurreikusita helduen kroserako eta dortsal haurren kroserako. Horretarako, Ostadarri 2.000 euroko diru-laguntza emango dio zuzenean.
3.- Ostadar, berriz, probari buruzko 500 karteletan eta 4.000 diptikoetan Lasarte-Oria, Tratu On Bat, Un Buen Trato eslogana eta logoa sartzera konprometitzen da, hartara markari ematen dion sostengu esplizitua agerian utziz.
Bi entitatea inplikatuak, azkenik, akordio-ildo berriak ezartzera konprometitzen dira, 2019 urtean zehar elkarlanaren bitartez marka sustatzeko.