Albisteak

Lasarte-Oria Bai! eta Tratu On Bat bi hitzarmenen bidez bat eginda

2015-10-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaur arratsaldean bi hitzarmen sinatu dira, bertan zirelarik Jesus Zaballos alkatea eta Beatriz Juez sozioekonomiako zinegotzia, Udalaren aldetik, eta Imanol Bardají eta Ramón Ormazabal Ostadarren eta Aterpearen izenean.

Hitzarmenen xedea da kirola egitearen sustapena eta herriko merkataritza batzea Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia bezalako proba tradizional bat bitartez, proba horretan herriko merkataritzaren Lasarte-Oria,Tratu On Bat, Un Buen Trato marka iragarriko baita.

Lehenbiziko hitzarmenak, Udalaren eta Ostadar Saiarre Kirol Taldearen artekoak, hau jasotzen du bere klausuletan:

1.- Lasarte-Oriako Udalak, Tratu On Bat markaren promozioa egiteko, Ostadarri nylonezko 2.000 motxila emango dizkio, Lasarte-Oria, XX. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian parte hartuko duten guztien artean banatzeko.

2.- Udala arduratuko da dortsaletan jarri beharreko publizitateaz, 1.300 dortsal daudelarik aurreikusita helduen kroserako eta 800 dortsal haurren kroserako. Horretarako, Ostadarri 2.000 euroko diru-laguntza emango dio zuzenean.

3.- Ostadar, berriz, probari buruzko 500 karteletan eta 4.000 diptikoetan Lasarte-Oria, Tratu On Bat, Un Buen Trato eslogana eta logoa sartzera konprometitzen da, hartara markari ematen dion sostengu esplizitua agerian utziz.

Bigarren hitzarmenak, Udalaren, Ostadarren eta Aterpearen artean sinatutakoak, lankidetza berezi bat jasotzen du. Lankidetza horren bidez, XX. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoirako ATERPEAK prestatu duen promozio-kanpainaren 1.500 esku-orri banatzera konprometitzen da Ostadar. Promozio horren bidez, 5 euroko deskontu-bonua emango da, gutxienez 30 euroko erosketetarako, parte hartzen duten elkarteko establezimenduetan, guztira 26 direlarik. Esku-orrien edizioa Lasarte-Oriako Udalak egingo du.

Hiru entitatea inplikatuak, azkenik, akordio-ildo berriak ezartzera konprometitzen dira, 2016. urtean zehar elkarlanaren bitartez marka sustatzeko.

 

Ostadar hitzarmena

Aterpea/Ostadar hitzarmena

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna