Albisteak
Lasarte-Oria aniztasunaren kudeaketan eredu Udako Euskal Unibertsitatean
2014-07-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa
Lasarte-Oriako Udala aniztasunaren inguruan instituzioetatik eginiko kudeaketa azaltzera gonbidatu du Udako Euskal Unibertsitateak eta gaur goizean Pablo Barrio alkatea bertan izan da egindako lana Marcos Nanclares Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun zuzendari ohiarekin eta Itziar Pildain GFAko egungo zuzendariarekin batera.
Ikastaroa maila akademiko, sozial, politiko zein instituzionalean aniztasunaren arloan aritzen diren pertsonei zuzendua dago eta “Aniztasunaren kudeaketa estaturik gabeko nazioetan” izenburupean eginda.