Albisteak

Larunbatean ospatzen da Lasarte-Orian BASERRI-PRODUKTUEN V. Feria

2017-11-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Behemendik antolatua, Baserri-Produktuen V. Feria aurkeztu da. Hurrengo azaroaren 11an ospatuko da,  Okendo Plazan, 10:00etatik 14:00etara 10 postu eta umeentzako jolasak.

Feria honen ezaugarriak hurrengo hauek dira:

Ferian aurkitu ahal izango diren produktuak dira: jatorrizko izendapeneko Idiazabal gazta, behi-esnekiak, ahuntz-gazta, Tolosako babarrunak, ahate-haragia eta eratorriak, Euskal Txerriaren hestebeteak, arraza pirenaikako eta terreñako behikia, eskuz egindako pastak eta baserriko ogia, baserriko jogurtak, mermeladak eta konfiturak, kremak eta ukenduak, hazi ekologikoak, elikaduran erabiltzeko loreak, landareak eta sustraiak, etab.

Nekazaritzako azokak baserriko produktuak merkaturatzeko bide bikainak izan dira. Sektorearen krisiak berak eta herritarren kontsumo-ohituren aldaketek produktu horien kontsumoa pixka bat gutxitzea eragin dute.

Kasu honetan, lokalizazio geografiko ezberdinetako baserri-produktuen azoka berezia aurkezten da, Okendo Plazan egingo dena. Azokaren helburua baserriko produktuen zuzeneko salmenta bultzatzea da, bai eta produktu horien promoziorako erakustoki bat edukitzea ere. Azoka hau aisiako jarduera moduan ere aurkez daiteke, eta astegunetan merkatuetara joan ezin direnentzako aukera gisa ere bai.

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna