Albisteak
Larunbatean Lasarte-Oriako III.Lore eta landareen azoka ospatuko da
2015-03-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Datorren larunbatean, martxoaren 28an, goizeko 9etatik 14etara Okendo plazan, Lasarte-Oriako III LORE ETA LANDAREEN FERIA BEREZIA burutuko da Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta.
Duela bi urte Udalak tokiko ekonomiaren inguruan izandako parte hartze bileretatik larunbat goizetan antolatutako ekimenek udalerriko merkataritzan modu positiboan eragiten zutela ondorioztatu zen. Eta hori horrela izanda, urte osoan zehar ekimenak antolatzeari ekin zion Udalak, tartean gaur aurkeztu den lore eta landare azoka.
Behemendi Elkarteak 2002 urtean ekin zion Baserriko Produktuen Feria Bereziak antolatzeari. Ekintza honen zergaitiak baserritar produktuen feriek bizi duten beherakada prozesuan datza. Beherakada honen arrazoi nagusiak ondorengoak dira:
Orokorrean lehen sektoreak bizi duen beherakada Erosleen ohituren aldaketa.
Kontutan hartu behar da ere feria berezi hauek izan direla baserritar profesionalentzat bere ekoizpena saltzeko bide ezin hobea. Feria hauek helburu bakar eta nagusia dute: baserriko produktuen salmenta bide hauek sustatzea.
Feria berezi hauek salmenta puntu izateaz gain, baserriko produktuen promozio eta erakusketa-gune ere izan behar dute.
Alde batetik, merkatu asteberuan kokatzearekin aisialdi ekintza bezala ere aurkeztu liteke, aste egunetan joan ezin duen jendeari feria hauetara hurbiltzeko aukera emateko. Bestetik, baserritar feria hauek inguruko dendarientzat ere baliogarriak izan litezke, eskeintzen diren produktuak ikus ditzaketelako eta gustokoak badira ekoizlearekin zuzenean kontaktua egin dezaketelako.
Beraz, hurrengo larunbatean Lasarte-Oriako Okendo plaza udaberriko lore zein landare mota ezberdinen erakustoki paregabea bilakatuko da. Bertan Gipuzkoako lore eta landare ekoizle-profesional nagusiak bilduko dira, 85,5 m2-ko erakusketa izango delarik. Bertan “Landare Azokak” Elkartea osatzen duten ekoizleetako zazpik parte hartuko dute. Elkartea honek, bailarako Landa Garapenerako Elkarteen eta Udaletxeen laguntza baliatuaz, mota honetako ferien antolaketa sustatu nahi du Gipuzkoako herri nagusienetan.
Lore-landare eskaintza zabala aurkeztuko da: garaiko landarean, barnerako eta kanporako landareak, zuhaixkak, jateko diren fruitu txikien zuhaiska ekologikoak, landare aromatikoak eta sukaldaritzarako landareak, kaktusak eta landare zukutsuak, bonsaiak, e.a…
Bere landareak erakusgai jarriko dituzten hamabi landare haztegiak ondorengoak izango dira:
Aranburu: Garaiko landare eta zuhaixkak
Lurberry: Fruitu txikiko landareen hazitegi ekologikoa. Fruitu jangarriak.
El Bosquecito: Miniaturazko paisaiagintza Irun bonsai:
Bonsaiak Landarbaso: Garaiko landare aromatikoak
Urtinea: Garaiko landareak eta ornamentalak.
Montañes: Landare ornamental eta aromatikoak
Aritzkuren: Medikuntza naturala eta kosmetikako artisau produktuak.
Hazi ekologikoak
Lore prentsatua
Xaboi naturala
Malizia
Haurrentzako landare tailerrak eta jolasak ere izango dira.