Albisteak
Larunbatean baserriko produktuen II.azoka berezia egingo da Okendo plazan
2014-11-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Datorren larunbatean, azaroak 8, Lasarte-Oriako BASERRIKO PRODUKTUEN AZOKA BEREZIA-ren bigarren edizio bat burutuko da Okendo plazan goizeko 10etaik 14etara, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta.
Lasarte-Oriako Udalakduela bi urte udalerriari buruzko diagnostiko sozioekonomikoa egin zuen eta bertan ondorengo arloak identifikatu zituen tokiko ekonomian garrantzitsuenen artean: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak. Lehengo sektoreari dagokionean berriz, informe horrek gure Udalerrian sektore honen aktibitatea oso murritza zela eta azken urteetan oraindik gehiago murriztu dela jasotzen zuen.
Hau dela eta, Udaletik egitasmo hau burutzeko apustua egin dugu bi arrazoi garrantzitsu kontutan harturik:
-Lehengo sektorea indartzea pasatzen ari den garai txar hauetan.
-Merkatarien egoera indartzen laguntzen duten aste bukaeretako ekimenak sustatzen saiatzea, tokiko ekonomiaren inguruko parte hartze bileretan adostu zen moduan.
Behemendi Elkarteak 2002 urtean ekin zion Baserriko Produktuen Feria Bereziak antolatzeari. Ekintza honen zergaitiak baserritar produktuen feriek bizi duten beherakada prozesuan datza. Beherakada honen arrazoi nagusiak ondorengoak dira:
- Orokorrean lehen sektoreak bizi duen beherakada
- Erosleen ohituren aldaketa.
Kontutan hartu behar da ere feria berezi hauek izan direla baserritar profesionalentzat bere ekoizpena saltzeko bide ezin hobea.
Feria hauek helburu bakar eta nagusia dute: baserriko produktuen salmenta bide hauek sustatzea. Feria berezi hauek salmenta puntu izateaz gain, baserriko produktuen promozio eta erakusketa-gune ere izan behar dute.
Alde batetik, merkatu asteberuan kokatzearekin aisialdi ekintza bezala ere aurkeztu liteke, aste egunetan joan ezin duen jendeari feria hauetara hurbiltzeko aukera emateko. Bestetik, baserritar feria hauek inguruko dendarientzat ere baliogarriak izan litezke, eskeintzen diren produktuak ikus ditzaketelako eta gustokoak badira ekoizlearekin zuzenean kontaktua egin dezaketelako.
Beraz, hurrengo larunbatean, azaroak 8an, Lasarte-Oriako Okendo plaza udaberriko baserriko produktu mota ezberdinen erakustoki paregabea bilakatuko da. Bertan Donostialdea eta Gipuzkoako artisau-ekoizle nagusiak bilduko dira, 162 m2-ko erakusketa izango delarik. Feria goizeko 10:00etan hasiko da, eguerdiko 14:00-k arte iraungo duelarik. Bertan aurkitu ahal izango diren produktuak: garaiko landarean, barazkiak, txerri haragia eta txerrikiak, ahate pateak, ahate haragia eta ahatekiak, sagarrak, ahuntz gazta, ardi gazta, behi gazta, barazkiak, baserriko ogia eta pastak, baserriko jogurtak, behi-esnekiak, eztia, e.a.…
Haurrentzako jokuak ere izango dira goiz oson zehar.
Parte hartzaileen zerrenda:
MARCOS APAROLA Ardi-gazta, behi gazta, Tolosako Babarrunak
EZKURTXERRI Txerri haragia eta urdaiazpikoak
MAÑEKO AZPI: Postre eta baserriko gozoak
GOIBURU: Pateak eta ahatekiak
PIRATA: Baserriko ogia
ALDABA ZAHAR: Behi eta ardi gazta ekologikoa. Barazki ekologikoak.
MAITE LOREAK: Landare ukendu eta kremak
JON EZEIZA: Barazkiak
MAHALA: Yogurrak eta esnekiak / Txerrikiak
MONTXO: Garai bateko euskal gazta
EGUZKI BORDA: Idiazabalgo gazta eta barazkiak
LOREEN INDARRA - Maite Kremak, ukenduak