Albisteak

Larunbatean aurtengo aniztasunaren jaialdia ospatuko da

2014-10-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Aniztasuna aberastasuna da lemapean aurten bigarren Aniztasun jaialdia ospatuko dugu gure herrian dugun kultur aniztasuna beste behin ere balorean jartzeko. Aurreko urteko gabonetan egin zen aurreneko jaialdia eta aurtengo edizioa pixka bat aurreratu da urrian klimatologia hobearekin egiteko esperantzarekin. Beste behin ere, antolatzaileak herriko elkarte ezberdinek osatzen duten Anitzen sarea eta Udala izango dira.

 

Ostirala eta larunbatean zehar egingo diren ekimen ugarik osatzen dute aurtengo programa, bertan hizkuntza, kultura, gastronomia, kirola eta musika izango dira beste batzuen artean.

 

Programa:

 

Ostiralean:

DINBIBANDA = Ostiralean arratsaldeko 20:30etan jendeari tresnak frogatzeko aukera emango diogu eta ikastaro txiki bat emango dugu jendea gurekin taldean animatzeko.

 

Larunbatean:

Kiroldegian:

10:00etan Sasoetako Guraso elkarteak antolatuta Boleibol partida

11:00etan Futbol partida

 

Okendo plazan:

10:30etan Banaiz Bagara elkarteak antolatutako Mintzodromoa

Maila ezberdinetan euskaraz ikasten ari diren ikasleak euskal hiztunekin hizketalda bat izateko aukera izango dute. Gai ezberdinak landuko dira:

-Dastatu euskaraz: Eseri lasai eta erakutsiko dizkizuegu hitz batzuk euskaraz.

-Lasarte-Oriako euskal indioak: Hemen “indioz” hitz egiten dugu. Akats, hizkera mota, zeinu hizkuntza, indio klase guztiak onartzen ditugu.

-Nola sentitu eroso, bi hizkuntzetan: euskarazhitz egiten dizute eta ez duzu ulertzen, euskaraz hizt egin nahi duzu ez dakien pertsona batekin,…nola manejatu horrelako egoerak.

-Islama ezagutu: Euskal islamiar kontseiluko kide bat etorriko da.

-Zergatik jendea patera batean etortzen den: Bizi esperientzia hau izan duen kide batek parte hartuko du.

 

12:00etan Kulturarteko Dantza erakustaldia Kukuka, Erketz, Sahara, Nigeria, Errumania,…

12:30etan  Bideoklip grabaketaren dantza entseguak

13:00etan Bideokliparen grabaketa

13:30etan BANAIGA BAND  musika emanaldia

14:00etan Kultura ezberdinetako jaki dastatzea.

16:00etan Eliza ebangelikoak antolatutakokantu eta dantzaldia.

16:00etan Kultur aniztasunaren Karaokea Sasoetako Guraso elkarteak antolatuta Extremeña elkarteak

17:00 Amaiera

 

Larunbateko jaialdira animatzeko bideo:

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna