Albisteak

Langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak

2015-09-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2015eko aurrekontuan 110.250 € aurrikusi dira diru-laguntza honetarako. Zenbateko hau Lanbidek finantzatzen du.

Enpresek diru-laguntza honen onuradun izateko Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoetan lan-eskaintza zehatza aurkeztu beharko dute eta Lanbidek proposaturiko izengaien artean egin beharko dute hautapena.

Kontratazio hauek burutzen hasteko  2015eko ekainaren 22tik aurrerakoak dira. Diruz lagundutako kontratuek 2016ko maiatzaren 31 baino lehen bukatu behar dute, 6 hilabete gorako kontratuak izan ezik. Hala ere aipaturiko data baino lehen amaitu beharko dute kontratuaren lehendabiziko 6 hilabeteak.

Enplegurako laguntza ekonomikoak zenbateko hauen araberakoak izango dira:

1.-3000 euroko gehienezko laguntza, 3 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontratuko

2.-6000 euroko gehieneko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.

Bi kasuetan ez da kontratuaren kostuen %75 baino handiagoa izango.

3.-Diru laguntzak  gehikuntza izango du honako hauek kontratatzen direnean: 55 urtetik gorako iraupen luzeko langabetuak. Azken zenbatekoa ez da %100 baino handiagoa izango.

Kontratu partzialek %50eko lanaldia izan behar dute gutxienez eta kasu honetan adierazten den diru-laguntzaren erdia jasoko dute.

Hala ere, diruz lagunduko diren kontratu moten banaketa, diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarrien  IV. Eranskinean jasotzen dena da.

Enpresa edo profesional interesatuek eskaerak  aurkezteko epea 2016ko martxoaren  31 arte izango dute, eta Andoaingo Udalaren Sustapen ekonomiko, enplegu eta Gazteria Saileko bulegoan egin beharko da( La Salle etorbidea 6. Urigain etxea ).

Diru-laguntzak 2015eko ekitaldiko udal aurrekontuaren araberako kreditu erabilgarria amaitu arte emango dira, eskaera behar bezala betea, sarrera data eta orduaren lehentasun-hurrenkera jarraituz.

Argibideak udalen webguneetan eta:

 

Dionisio Ávila (943376179), d.avila@lasarte-oria.org

 

Esteka web gunera

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna