Albisteak
Lan eta Lan Antzerki Taldearen 18. urteurrena
2015-10-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
1998an ekin zioten ibilbide honi, agertoki lasarteoriatarretan. Asmatu egin du talde amateur honek bere antzezlana milaka auzotarrengana eramaten. Eta hori ospatzeko, egitarau garrantzitsua prestatu eta bertara gonbidatu dituzte lasarteoriatarrak urteurrena elkarrekin ospatzera.
Azaroaren 2an, Antonio Mercero Gunean, 18 urteko lana erakutsiko duen erakusketari hasiera emango zaio: trajeak, attrezzoa, argazkiak... horiek guztiek osatuko dute erakusketa. Gainera, “18 años de Lan eta Lan” bideoa ikusgai egongo da. 18:30ean hasiko da inaugurazioa, poema-irakurketarekin. Hilaren 15 arte egongo da erakusketa zabalik: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara; larunbat eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.
Hilaren 4an, 20:00etan, EAMGn, kafe-antzokia izango da, dohainik.
Hilaren 5ean, 20:00etan, kulturetxean, Cervantesen “El viejo celoso” zizka-mizka interpretatuko dute.
Eta azkenik, 7an, 19:30ean, berriz ere kulturetxean, Juan Jose Alonso Millánen “El cianuro, ¿solo o con leche?” komedia interpretatuko dute.