Albisteak

Laguntza berriak adin txikiko pertsona desgaituak dituzten familientzat

2016-07-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak hainbat laguntza ezarri ditu desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikiko pertsonak dituzten familientzat, Sistema Publikoan egiterik ez dagoen tratamenduak finantzatzeko.

Udalak babes sozialerako sistema zaindu behar duenez, laguntza modalitate berri hau ezarri du, fisioterapiako, errehabilitazio funtzionaleko, logopediako eta estimulazio kognitibo eta sentsorialeko tratamenduen zati bat finantzatze aldera, baldin eta tratamendu horiek  Osasun eta Hezkuntza Sistema Publikoan ematen ez badira.

Laguntza honetan 2016rako  ezarritako gehienezko muga 300 € urteko da, eta honako hauek eskura dezakete:

Laguntza eskatzeko, Zerbitzu Sozialetako Departamentura jo behar da, Villa Mirentxun kokatua. Bertan emango dizute informazioa gaiari buruz eta laguntza jaso ahal izateko aurkeztu beharreko dokumentazioari buruz.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna